ACT TV

BEREZIAK

26 Eka 2019

Lehen hitzordua Kantabriako uretan

Lehen hitzordua Kantabriako uretan

Santanderren jokatuko dira larunbatean Eusko Label Ligaren hirugarren eta Euskotren Ligako lehen jardunaldiak

Lehen asteburua atzean utzi eta gero, Eusko Label Ligak Kantabriako uretan izango du hitzordua larunbatean. Santanderren izango da lehiaketako hirugarren jardunaldia eta “I. Repsol Electricidad y Gas Bandera” jarriko da jokoan. Gainera, gizonezkoen maila jokatzeaz gain Kantabriako hiriburuak emango dio Euskotren Ligari hasiera. Hortaz, emakumezkoetan ere “I. Repsol Electricidad y Gas Bandera” jarriko da jokoan.


Estropadako txandak Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko ordenaren arabera osatuko dira. Beraz, lehen txandan Astillero Repsol Electricidad y Gas, San Pedro, Lekittarra Elecnor eta Cabo arituko dira. Bigarrengoan, berriz, Ondarroa Cikautxo, Kaiku, Urdaibai Avia eta Santurtzi Iberdrola lehiatuko dira. Azkenik, ohorezko txandan Go fit Hondarribia, Donostiarra, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Orio Babyauto egungo liderra arituko dira.


Eusko Label Ligako estropada baino lehenago emakumezkoen txanda izango da. 18:00etatik aurrera, Orio Babyauto, Donostia Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia Bertako Igogailuak lehiatuko dira nor baino nor Euskotreneko garaikurra eskuratzeko.


Gaur eguerdian Santanderreko Bela Errendimendu Handiko Zentruan izan da estropadako aurkezpen ekitaldia. Bertan, Luis Hernando Repsol Electricidad y Gaseko komunikazio ordezkaria, eta Javier Fernández, Astilleroko alkatea izan dira.

 

Itzuli