ACT TV 2019

29 Eka 2019

Lehen garaipena Go fit Hondarribiarentzat Santanderren

Lehen garaipena Go fit Hondarribiarentzat Santanderren Lehen garaipena Go fit Hondarribiarentzat Santanderren

“Ama Guadalupekoa” ontziak irabazi du “I. Repsol Electricidad y Gas Bandera”. Bestalde, Orio Babyautok historia egin du Euskotren Ligako lehen bandera eskuratuta
 

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako 16 traineru Santanderreko badian lehiatu dira gaurko egunean. Eguraldi grisa egin duen arren, emozio faltarik ez da egon. Go fit Hondarribiaren eta Orio Babyautoren artean egon da lehia trapua nork eramango. Azkenean, Hondarribia aldera joan da “I. Repsol Electridad y Gas Bandera”. Mikel Orbañanosen mutilak nagusi izan dira eta lehen postuan amaitu dute 19'16"66ko denbora eginda eta "San Nikolas" ontziari 2"62ko aldea aterata. Modu horretara, oriotarrak Eusko Label Ligako sailkapen nagusian lehen postuan jarraitzen dute Go fi Hondarribiari eta Zierbena Bahias de Bizkaiari bost puntuko aldea aterata. Bestalde, gaur eman zaio hasiera Euskotren Ligari eta Orio Babyauto izan da ontzirik azkarrena 10'43"14ko denbora eginda eta Arraun Laguna bigarren sailkatuari zazpi segundo aterata. Oriotarrentzat gainera lehen aldia da Euskotren Ligako bandera bat irabazten dutela. CaixaBankeko Patroi Onenaren Sariari dagokionez, Iñaki Goikoetxea Lekittarra Elecnorreko patroia da lider berria, gaurko estropadan puntu bat eskuratu eta gero. 

Emozioz beteriko ohorezko txanda bizi izan dugu. Go fit Hondarribiak eta Orio Babyautok lehia estua izan dute “I Repsol Electricidad y Gas Bandera” eskuratzeko. Azken luzean Hondarribiak 3 segundoko abantaila zeukan Oriorekiko, eta azkenean 2”62ko aldea edukita nagusitu da Mikel Orbañanosek zuzentzen duen taldea. Zierbena Bahias de Bizkaiak hirugarren postuan amaitu du “Ama Guadalupekoa”rekiko zortzi segundotara, eta Donostiarrak bosgarren postuan geratu da irabazlearekiko 21 segundotara.

Bigarren txandan Santurtzi Iberdrola nagusitu da Urdaibai Aviarekin borroka estua izan eta gero. Amaiera, “Sotera” ontziak 19’31”32an geratu du kronometroa eta “Bou Bizkaia” ontziari zazpi segundo atera dizkio. Joseba Fernandezek zuzentzen duen taldea seigarren postuan geratu da, eta Iker Zabalaren mutilak, aldiz, laugarren. Ondarroa Cikautxok zortzigarren postuarekin konformatu behar izan du hondarribitarrekiko 40 segundo galduta. Kaikuk laugarren amaitu du txandan 20’04”98ko denbora eginda. 

Lehen txandan, Cabok hankapean izan ditu beste aurkariak eta nagusitasunez irabazi du bere txanda 19’55”64ko denbora burututa eta Astillero Repsol Electricidad y Gasi 13 segundo aterata. Modu horretara, Galiziarrak zazpigarren postuan geratu dira. Kantabriarrek, berriz hamargarren postuan amaitu dute, Lekittarra Elecnorren (11) eta San Pedroren (12) aurretik amaitu ostean.

Lehen trapua Orio Babyautorentzat


Santi Zabaletak gidatutako taldeak irabazi du Euskotren Ligako lehen jardunaldian jokatu den “I. Repsol Electricidad y Gas Bandera” irabazi dute, eta hala, oriotarrak Euskotren Ligako liderrak kokatu dira. Orio Babyauto izan da gaurko ontzirik azkarrena 10’43”1ko denbora eginda. Modu horretara, Donostia Arraun Lagunak bigarren sailkatuari 7 segundoko aldea atera dio. Hirugarren postuan Donostiarrak amaitu du, 11'11"54ko denborarekin, eta azkenik, laugarren postua Hondarribia Bertako Igogailuarentzako izan da oriotarrekiko 1'12" galdu ostean. 

Bestalde, Patroi Onenaren Sariari dagokionez, Nadeth Agirre Orio Babyautoko lemazaina da lider berria gaurko estropadan hiru puntu eskuratu eta gero.

Bihar beste jardunaldia, Lekeition


Bihar 11:30etatik aurrera, Euskotren Ligako bigarren jardunaldia lehiatuko da Lekeitioko uretan, eta “III. El Correo - Kutxabank Bandera” jokatuko da. Eusko Label Ligan, berriz, laugarren jardunaldiari ekingo zaio, XXXIV. El Correo Ikurriña - BBK Sari Nagusia jokoan jarriz.
 

Itzuli