Albisteak

ELKARRIZKETAK

16 Ira 2020

Lau hautagai plaza baterako

Lau hautagai plaza baterako

Hiru euskal klub eta galiziar bat lehiatuko dira asteburu honetan Euskotren Ligaren hurrengo edizioan egoteko plaza batengatik

Datorren urterako gauzak erabakitzen hasten diren udararen momento horretan sartzen gara, non adibidez, arraun klubak zein kategoriatan lehiatuko diren jakiten hasiko garen. Situazio honetan daude asteburu honetan Euskotren Ligako playoffetan parte hartuko duten emakumezkoen lau taldeak.

Bermeoko eta Portugaleteko estropada eremuek hartuko dituzte promozioko bi estropada horiek, eta erlojupeko formatuan, lau talde arituko dira Euskotren Ligarako oraindik libre dagoen plaza lortzeko lehian. Hautagaiak Tolosaldea Arraun Kluba, Hibaika Jamones Ancín, Cabo eta Hondarribia Bertako Igogailuak izango dira

Entrenatzaileekin hitz egin dugu uda hau euren ligetan nola joan den eta playoffetako bi estropada hauetan zein aukera dituzten konta diezaguten.

Itzuli