Albisteak 2018
BEREZIAK
04 Uzt 2018
Lau estropadetako asteburu borobila
Gaur goizean burutu da Riazor-ko Hondartzan Bandeira Cidade da Coruña estropadetako aurkezpen Saioa
A Coruñak jasoko asteburuan denboraldiko laugarren eta bostgarren jardunaldiari izena ematen dion Bandeira Cidade da Coruña. Eta baita, beste nobeda gixa bezala, Euskotren Ligako lau traineruak bertan izango dira eta hauxe izango da Euskotren Liga Riazor-eko Hondartzakouretan barneratuko den lehenengo aldia. Gizonezkoetan, beti bezala 12 parte-hartzaileak hiru itsa-miliako distantzia bete beharko dute, lau luzeetan banatuta. Barneko balizak badiaren barnealdean kokaturik, traineruek itsasalderuntz joan beharko dira kanpoko balizen bila. Emakuzmekoetan, aldiz, bi luze izango dira bete beharreko lana.
Larunbateko jardunaldia, txanden eraketa Eusko Label Ligarensailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Era honetan, lehenengo txandan arituko dira Kaiku Producha, Tirán Pereira, San Juan Sumelec eta San Pedro. Bigarrengoan, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Orio Babyauto. Eta ohorezko txandan, Santurtzi Iberdrola, Zierbena Bahías de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Avia izango dira.
Gaur goizean ospatu da estropada hauetako aurkezpen saioa Riazor-ko Hondartzan, Espigón de las Esclavas-en hain zuzen ere. Bertan izan dira Alberto Lema, A Coruñako Turismo zinegotzia; Lanzada Calatayud, A Coruñako Turismoko gerentea; eta Mario Vidal, ACTko zuzendaritzako kidea.