ACT TV 2019

BEREZIAK

17 Ira 2019

Laster arte San Pedro!

Laster arte San Pedro!

13 urteren ostean San Pedrok agur esan dio Eusko Label Ligari playoffean mailan mantentzea lortu ez ostean

Eusko Label Ligako talde historiko batek agur esan dio txapelketari, San Pedroren 'Libia' ez baita izango datorren urtean arraunaren maila gorenean. Playofferako sailkatze lortu eta jaitsiera zuzena alde batera utzi ondoren, talde gipuzkoarrak ezin izan du bere jarraipena lortu igoera fasean.

2006an igoera lortu ostean talde pasaitarra urtero izan dugu Eusko Label Liga. 2009. urtea izan zen urterik onena beraientzat bi bandera eta amaieran bigarren postua lortuz.

Elkartetik zorterik onena opa diogu talde gipuzkoarrari, lehenago edo beranduago arraunaren maila gorenera itzul dadin.

Itzuli