Albisteak 2023

LEHIAKETA

13 Ira 2023

Larunbat honetan ospatuko da Bermeo Hiriko XLI Ikurriña-BTWC

Larunbat honetan ospatuko da Bermeo Hiriko XLI Ikurriña-BTWC Larunbat honetan ospatuko da Bermeo Hiriko XLI Ikurriña-BTWC

Beste urte batez, larunbat honetan, Bermeoko uretan, Eusko Label Liga estropadaren azken-aurreko jardunaldia ospatuko da: "Bermeo Hiriko XLI Ikurriña-BTWC Bermeo Tuna World Capital". Gainera, hitzordu honetan Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako Playoff-etako lehen jardunaldia ere jokatuko da. Gaur goizean bertan, Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak, Agustín Aranburu Bermeo Urdaibai Arraun Elkarteko presidenteak eta  Anertz Muniategi, Bermeo Tuna World Capitaleko Zuzendaritza Batzordeko kideak, banderaren xehetasunak azaldu dituzte Arrantzaleen Museoan egindako prentsaurrekoan.    
    
"Jai giro eder honetan, larunbatean, irailak 16, gure herriko estropada ospatuko dugu, Bermeokoa. Hitzordu hau iristeko irrikan gaude, zalantzarik gabe, traineruen festa handia izango da. Udaletik bermeotar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditugu primeran pasa dezaten eta ahalik eta gehien goza dezaten. Besoak zabalik hartuko ditugu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaile guztiei urtez urte egiten duten lan handiagatik. Eskerrik asko", adierazi du alkateak.    

Jardunaldia Euskotren Ligako playoffarekin hasiko da 17:30ean. Ondoren, 18:04an, Eusko Label Ligako playoffaren txanda izango da. 18:47 aldera, Eusko Label Ligako lehen txanda hasiko da, eta, 19:16tik aurrera, bigarrena. Estropada ikusteko pantaila erraldoi bat duen eremu ludikoa Bermeoko portu zaharrean jarriko da.
 

Itzuli