Albisteak 2014

BEREZIAK

21 Uzt 2014

La Caixak emozioarekin arraun egiten du

La Caixak emozioarekin arraun egiten du

Gizonezkoen nahiz emakumezkoen lehiaketetako babeslea bihurtu da azken bi denboraldietan erakunde katalana

Arraunean, bizitzako beste aspektu askotan bezala, talde-lana da arrakasta lortzeko gakoa, eta indibidualtasunak taldearekin bateratu behar dira helburuak lor daitezen. Honen eredu dira, San Miguel Liga udarako lehiaketarik entzutetsuenetako bat bilakatu duten babesle eta laguntzaileak. Trainerura igotako azkenetako ‘arraunlarietako’ bat la Caixa da, azken bi denboraldietan traineruen lehiaketako babesle handietako bat bilakatu dena. 12 taldeak urte guztian zehar lortzeko lehiatzen diren la Caixa Koroari izena emateaz gain, txapelketako patroi hoberena saritzen du la Caixa garaikurra eta maillot txuriarekin. Bestalde, emakumezkoen lehiaketan, la Caixak txuriz janzten ditu sailkapeneko liderrak.


Pasa den larunbat honetan, Hondarribia Orsa izan zen garaile, lehia gogor bat eta gero, Pasaiako uretan jokatu zen la Caixa II Bandera zirraragarrian. Gainera, Vicente Carpinterok, Zierbena Bahias de Bizkaiako patroiak, berriz ere jantzi zuen patroi hoberena saritzen duen la Caixa maillot txuria. Euskotren Ligan, Aiala Uribelarrea, Hibaika Jamones Ancineko patroia, autoritateen barkura igo zen sailkapeneko lider bezala izendatzen dituen la Caixa maillot txuria janztera.
 

Itzuli