Albisteak 2015

BEREZIAK

14 Uzt 2015

"la Caixa"k arraunarekin nabigatzen du

"la Caixa"k arraunarekin nabigatzen du

Erakunde kataluniarrak gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak sustengatzen darrai azken hiru urteetan

Arraunak jarraikitasuna, elkartasuna eta taldelana bezalako baloreak transmititzen dituen kirola da. Faktore hauen arteko nahasteak bikaintasuna lortzen du, eta handiago bilakatzen ditu elkarlan horretan parte hartzen dutena. Honen adibide argia da “la Caixa”, San Miguel Liga eta Euskotren Ligaren arteko erlazioa. Erakunde kataluniarrak bere hirugarren urteari hasiera eman dio arraunaren munduarekin elkarlanean hasi zenetik eta epe honetan gizonezko eta emakumezkoen txapelketaren babesle handienetariko batean bilakatu da.

Urtero San Miguel Ligako txapeldunari ematen zaion “la Caixa” Koroa garaikurrari izena jartzen dio “la Caixa”-k, eta txapelketako patroi onenaren sailkapeneko liderra janzten du bere “la Caixa” mallotarekin. Euskotren Ligari dagokionez, “la Caixa”-k, sailkapen nagusiko liderrak janzten ditu bere mallotarekin.

Gauzak honela, larunbat honetan Pasaiako uretan “la Caixa” Banderaren hirugarren edizioa jarri zen jokoan, non NT2 Hondarribiak lortu zuen garaipena eta “la Caixa” Koroa lortzeko puntu baliagarri batzuk lortu zituen. Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia, berriz ere zuriz jantzi zen “la Caixa” mallotarekin, txapelketako patroi onena bezala egiaztatzen duen. Bestalde, Nerea Pérez, San Juan Iberdrolako patroiak ere “la Caixa”-ren mallot zuria lortu zuen, Euskotren Ligako lider zen bezala.

Itzuli