Albisteak 2014

LEHIAKETA

17 Uzt 2014

'la Caixa' Pasaian finkatzen da

'la Caixa' Pasaian finkatzen da

Gaur goizean aurkeztu dira Pasaia San Pedroko Arrantzaleen Kofradian larunbatean 18.00etatik aurrera jokatuko diren la Caixa II Bandera eta Euskotren III Bandera

Larunbat honetan jokatuko da 18.00etatik aurrera Pasaia San Pedron la Caixa II Bandera. Estropada hau emakumezkoen lehiaketaren hirugarren jardunaldiari izena jarriko dion Euskotren III Banderarekin batera dator eta lehiaketa honetako lau traineru hoberenak euren artean lehian ikusi ahal izango diren lehen aldia izango da. Bestalde, gizonezkoen lehiaketa Euskotren Ligako jardunaldia amaitu ondoren hasiko da, eta San Miguel Ligako seigarren jardunaldia jokatzeko balio izango du.

Estropada honen formatua besteekiko desberdina izango da, ontziek sei luzeko ibilbide batean lehiatuko dira, eta euren abilidade guztia erakutsi beharko dute bost ziaboga emateko. Txandak, larunbateko jardunaldi guztietan bezala, sailkapen nagusiaren arabera eratuko dira. Honela lehen txandan Urdaibai Avia, Pedreña, San Pedro Ecolmare eta Astillero izango dira; bigarrenean aldiz, Portugalete Eulen, San Juan Iberdrola, Cabo eta Zierbena Bahías de Bizkaiak egingo dute arraun; azkenik, ohorezko  txandan Tiran Pereira, Kaiku Ambilamp, Hondarribia Orsa eta San Miguel Ligako liderra, Orio Babyauto lehiatuko dira.

Pasaia San Pedroko Arrantzale Kofradian ospatutako aurkezpenera gerturatu dira Antxon Korman, Sanpedrotarrako presidentea, eta Pedro Andueza, ACTko presidentea. Hirurek animatu nahi izan dute jendea urteko estropadarik "berezienetako" bat ikustera, bertan espektakulua bermatua egongo baita.

Euskotren III Bandera

Gizonezkoen probari hasiera eman aurretik Euskotren Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da 18.00etatik aurrera. Kasu honetan, lau ontziek milia eta erdiko ibilbidea egin beharko dute, hiru luze eta bi ziabogetan banatua.  Bertan izango dira lehengo urteko txapeldunak, Zumaia, San Juan Iberdrola sailkapeneko liderrak, Hibaika Jamones Ancín eta Samertolameu galiziarrak.

Itzuli