Albisteak 2014

BEREZIAK

01 Ira 2014

"la Caixa" koroak Bilbo konkistatu du

"la Caixa" koroak Bilbo konkistatu du

San Miguel Ligako irabazleari emango zaion garaikur hau Bilbon egongo da bi astez

“la Caixa” Koroa Portugaletetik iritsi berri da Bizkaiako hiriburuan ezartzeko bi astez. Bilbon, Gran Vía kaleko 38. zenbakian dagoen “la Caixa”ren egoitzan egongo da ikusgai bi astez, bertatik pasa nahi duenarentzat. Sabin Anuzita, Bilboko Udaletxeko kiroletako, gazteria eta euskarako zinegotzia, gaur goizean egindako harrerara bertaratu da.

Portugaleten egon ondoren eta Bilbon bi aste hauetan egonda, bi geltoki besterik ez zaizkio geratuko “la Caixa” Koroari: Bermeo, non astebetez bertan egongo den bere azken helbidera iritsi aurretik, 2014ko San Miguel Ligaren talde garailearen etxea.

Itzuli