Albisteak 2014

LEHIAKETA

16 Uzt 2014

la Caixa Koroa Oriora doa

la Caixa Koroa Oriora doa

Denboraldiko txapeldunaren garaikurra ikusgai egongo da 10 egunetan zehar Eusko Gudari kaleko 22. zenbakian, Orioko la Caixaren egoitzan

la Caixa Koroak, urtez urte, Kantauri Itsasoko traineru hoberena omentzen duen ikurra da. Miguel Ángel Oribe eskultore lasartearrak 2005. urtean sortutako artelan hau denboraldiaren amaieran ematen zaio San Miguel Ligako garaileari. Garaikurra eskutik eskura aldatuz joaten da urtero talderen batek hiru aldiz jarraian edo bost aldi ez-jarraituetan irabazi arte, kasu horretan, taldeak jabetzan lortuko du artelana.

Horiek horrela, la Caixa Koroa 10 egunetan zehar egongo da ikusgai Eusko Gudari kaleako 22. Zenbakian dagoen 'la Caixaren' egoitzan, eta bertatik pasa daiteke ikusi nahi duen edonor. Orion ikusgai egongo den garaikurra ez da egin zen lehenengoa. Kaiku Ambilamp izan da azken hiru urteetako (2011, 2012 eta 2013) garailea eta jatorrizko Koroaren jabe dira. Horregatik bigarren koro bat egin behar izan da, aurrekoaren berdina dena, hemendik aurrerako txapeldunei emateko. Eskulturaren helburua 14 silueta hutsek osatzen duten zirkulu formak modernitatea eta tradizioa uztartzea da. Artea eta kirola batzea, eta horregatik dago burniarekin eginda, udara guztietan gure itsasoan hara eta hona dabiltzan arraunlarien giharren indarra irudikatzeko.

'la Caixa' Koroaren irabazleak:

2003: Astillero

2004: Urdaibai

2005: Astillero

2006: Hondarribia

2007: Urdaibai

2008: Urdaibai

2009: Castro

2010: Urdaibai

2011: Kaiku

2012: Kaiku

2013: Kaiku 

Itzuli