Albisteak 2015
BEREZIAK
08 Urr 2015
"la Caixa" garaikurra San Juanera doa
Endika Pérez eta Jon Ormazabal osatutako bikoteak aurtengo patroi onenaren saria irabazi du
Endika Pérez eta Jon Ormazabalek jasoko dute bihar 20.00tan, Zarautzeko Hondartza Elkartean, Patroi Onenaren "la Caixa" saria. San Juan Iberdrolako patroiak, lehen aldiz, garaileak atera dira zortzi urteko sailkapen bitxi honetan. Vicente Carpinterok, Zierbena Bahías de Bizkaiako patroia, jasoko du ere garaikurra iazko garaile bezala.