Albisteak 2016

BEREZIAK

31 Mai 2016

Kon Sportsek txapeldunaren azala eraberritzen du

Kon Sportsek txapeldunaren azala eraberritzen du

Euskal arropa etxeak San Miguel Ligako zein Euskotren Ligako maillotak berritu ditu, patroi onenaren maillotak ere nobedadeak dakartza

Bigarren urtez jarraian, Kon Sports markak denboraldiko onenak jantziko ditu. Urte honetarako, marka euskaldunak produktu berriak sortu ditu, hala nola, aurtengo maillotek traineruak garaipenerako jarraituko duten norabidea marrazten dute. Halaber, Euskotren Ligako maillotak berritasunak ere ditu, atzean uzten du ohiko zuri kolorea eta tonalidades ezberdineko zinta urdinak izango ditu.

Aurreko urtean, San Miguel Ligako txapelduna izan ostean, NT2 Hondarribiak hasieratik amaierara maillot horiaz disfrutatu zuen. Emakumezkoen ligan ordea, San Juan Iberdrolak, lehia bortitza baten ostean, bigarren urtez jarraian, liderraren maillotaz jabetu ziren. San Juanek ere CaixaBanken maillot zuria lortu zuen, kasu honetan, Jon Ormazabalek eta Endika Perezek disfrutatu zuten patroi onenaren maillotarekin. 

Horrela, San Miguel Ligako zein Euskotren Ligako arraunlariek udara guztian zehar Kon Sportsen maillot berriak janzten saiatuko dira. Izan ere, horrek esan nahiko du garaipenarekin egin direla.

Itzuli