Albisteak 2014

ELKARTEA

18 Mai 2014

Komunikatu ofiziala: ACTko bazkideen batzarraren deialdia

Komunikatu ofiziala: ACTko bazkideen batzarraren deialdia

ACTren barruko diziplina espedientearen harira, hurrengoa jakinarazten da:

2014ko apirilaren 16an, Diziplina Epaileak “Operación Estrobo” bezala ezagutzen den prozesuarekin harremanetan dagoen diziplina espedienteari jarraipena ematea erabaki zuen. 2011 urtean ireki zen diziplina espedientearen jarraipena erabaki zen. 2014ko maiatzaren 7an, Josu Zabalondok eta Bermeo Arraun Elkarteak Diziplina Epailearen errefusa eskatu zuten ACTn aurkeztutako idatzien bitartez.

2014ko maiatzaren 9an, Diziplina Epaileak egungo araudian agertzen diren errefusa zergatirik betetzen ez duela agertu zuen ACTn aurkeztutako komunikazio batean. 2014ko martxoaren 21ean izan zen ACTko Batzarrean, Elkarteak egungo Diziplina Epailea izendatu zuen bazkideen aldeko 11 botoekin. 2014ko maiatzaren 10ean Diziplina Epaileak probidentzia berri baten bitartez errefusari ACTren barruan irtenbidea eman arte Diziplina Espedientea etetea erabaki zuen.

Aurkeztutako errefusari irtenbidea ematearren, ACTren Zuzendaritza Batzordean gaia nork erabaki behar duen auziaren inguruan eztabaida sortu da. Azken puntu horrengatik, aipatutako gaia ACTren Batzar Orokorrera eramatea erabaki da Gobernu Organo bezala erabaki egokiena hartu dezan. Elkartearen estatutuek izaera unibertsala duten batzarren antolaketa aurreikusten dute premiazko gaiak erabakitzeko. Diziplina Espedientearekin jarraitzeko asmoz, maiatzaren 19an Portugaleten arratsaldeko 19.00etan izaera unibertsala duen Batzar Orokorra antolatzea erabaki da aurkeztutako errefusa argitzeko.

Era berean, 2014ko maiatzaren 16an Josu Zabalondok, Bermeo AEko presidente bezala, bere dimisioa aurkeztu zuen ACTra bidalitako idatzi baten bitartez. 2014. lehiaketari hasiera emateko egun gutxi geratzen denez, Diziplina Espedienteari jarraipena ematea beharrezkotzat ikusten da beste atzerapen edo etenaldirik gabe. Diziplina espedientea, ACT eta bere organoen aldetik, egungo araudian indarrean dauden xedapenak errespetatuz bideratu da, baita gertaeren eragina jasan duten pertsona eta entitateen eskubideak ere.

Itzuli