ACT TV 2016

BEREZIAK

14 Abu 2016

Kolore arroxezko istorioa

Kolore arroxezko istorioa

Pasaiako herria kalera irten da eta arroxez jantzi da San Juan Iberdrolako 'Batlerak' agurtzeko, Euskotren Ligako txapeldun berriei

San Juan osoa berriz ere kalera irten da 'Batelerei' harrera egiteko. Izan ere, lortu dutena ez da gutxiagorako. Juan Mari Etxabek prestatzen dituen neskak, Euskotren Ligako zortzi zitetik seitan gailentzea lortu dute eta gaur zarautzeko uretan Euskotren Ligako erreginak bilakatu dira hirugarren urtez jarraian. Honek esan nahi du, Euskotren Koroa  San Juan Iberdrolarenpean geratuko dela; txapelketa hau sortu zenetik historian lehen aldiz lortzen duena da sanjuandarra.

Lorpen honen protagonistak sanjuango herrian zehar CaixaBankeko maillota eraman dute, lehiaketako txapeldunenen maillota hain zuzen ere. Horrez gain, Zarauzko Ikurriña eta Euskotren Koroa ere beraiekin eraman dituzte kaleetan zehar. Sari guzti hauek, San Juango Udalara hurbildu diren ehundaka pertsonei eskeini die taldeak. Ezbairik gabe, arraunaren munduan gogoratuko den egun bat izango da gaurkoa.

Zorionak 'Batelerak'!!!

Itzuli