Albisteak

ELKARTEA

08 Eka 2021

KELER, 2021eko Eusko Label Liga-ko eta Euskotren Liga-ko garagardo ofiziala

KELER, 2021eko Eusko Label Liga-ko eta Euskotren Liga-ko garagardo ofiziala

Donostian sortutako garagardogilea ACTren babesle ofiziala izango da datorren denboraldian 

Coruñan estatxak askatzeko egun gutxi falta direnean, lehiaketak kolore berezia hartzen hasiak dira, hain zuzen ere Eusko Label Liga eta Euskotren Liga osatuko duten traineruen kolorea. Uretako prestakuntzaz gain, lehorrean ere lehiaketa itxura hartzen ari da, eta gainera bidelagun berri batekin egingo dugu: Keler garagardoa.

 

Keler 2021eko babesle ofiziala izango da. Bai Kelerrek, zein Eusko Label Ligak, eta Euskotren Ligak, tradizioa, nortasuna eta urteetako esperientzia dituzte amankomunean, euskal lurraldean erreferente izanik. Borja Rodrigo ACTko presidentearen ustez, "ACTrentzat oso albiste garrantzitsua da, Keler bezalako marka bat ACTren trainerura igotzea. Pozik gaude marka pribatu batek gure lehiaketa eta gure irudia aukeratu izana bere marka zabaltzeko eta proiektatzeko. Izan ere, errotze handia eta irismen eta oihartzun handia dutelako gure lehiaketek. Eta, era berean, oso pozik, Keler taldekide berria, bertako marka bikaina baita. Izugarri pozten gaitu ACT-ren eta Keler-en bideak horrela elkartu izana, izan ere, elementu asko partekatzen ditugu gure tradizioak partekatzeko eta gozatzeko zer ikusia dutenak. Zalantzarik gabe, albiste bikaina da, eta honek, gure "fan zoneko" jarduera indartu egingo du", azpimarratu du Rodrigok.

Keler, nortasun donostiarra 1872tik    
Bere sorreratik, Kelerrek tradizioa, sustraiak eta etorkizuneko ikuspegia batzen ditu. Gipuzkoako lurrari lotua mende eta erdiko historia darama. Horri esker, garagardoa ez ezik, izakeraren parte ere bada.

Realaren eta Donostiako Zinemaldiaren babeslea da besteak beste, eta ezpairik gabe, euskal kultura eta gizartea babesten ditu. ACTko garagardo ofiziala bihurtuz, garagardo markak euskal lurraldean duen euskarria sendotzen jarraitzen du, baita oraingoan bezalako garaietan ere.

Itzuli