ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

17 Abu 2014

Kaiku Ambilampek eraman du Zarauzko bandera

Kaiku Ambilampek eraman du Zarauzko bandera

'Bizkaitarrakoak' eta Orio Babyautok denbora berbera egin dute bigarren jardunaldi honetan, eta oriotarrak Hondarribia Orsarekiko puntu batera jarri dira

Emozioa izan da nagusi Zarauzko XXXVII Estropaden bigarren jardunaldian, non photo finidh-ak Kaiku Ambilamp eta Orio Babyautoren denborak berdinak zirela erabaki duen: 19'39”92. Honen ondorioz, bi taldeek 12 puntu jaso dituzte, eta sestaotarrek atzo lorturiko aldearengatik banderaren garaile bilakatu dira. Gauzak honela, San Miguel Liga geroz eta berdindua dago Hondarribia Orsa eta Orio Babyauto puntu batengatik bakarrik aldenduta direla.

Gaur goizean Zarautzen izan dugun egoera meteorologikoak ez du inola ere ohorezko txanda baldintzatu eta bertan, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Urdaibai Aviaren arteko lehia izan da, non azkenik Orio Babyauto eta Kaiku Ambilampen arteko berdinketa izan den, bakoitari 12 puntu banatuz. Denbora honek aurtengo San Miguel Ligaren denboraldiko denboraldiko bigarren bandera eramateko balio izan dio 'Bizkaitarrari'. Hirugarren Urdaibai Avia sailkatu da, segundu berean, eta laugarren postua Hondarribia Orsarentzat izan da, 14 segundora ailegatuz. Hala eta guztiz ere, 'Ama Guadalupekoak' San Miguel Ligaren lidertzan jarraitzen dute “la Caixa” Koroa lortzeko, baina Orio Babyautoren 'San Nikolasa' puntu batera bakarri gerturatu zaie.

Bigarren txandan San Pedro Ecolmarek Galiziatik zekarten inpresio txarrak kendu ahal izan dituzte gaur lortutako bostgarren postuarekin, irabazleengandik 30 segundora, honela Astillero aurreratuz eta sailkapen nagusiko hamargarren postura igoz. Txanda berean, Cabo izan da bigarren, amaieran zazpigarren postua lortuz, eta txanda itxi dute Tirán Pereira eta San Juan Iberdrolak, zortzigarren eta bederatzigarren postua lortuz hurrenez hurren.

Lehenengo txandan Portugalete Eulen izan da indartsuena, 20'12”94ko denborarekin sigarren postua lortuz. Honen atzetik, Zierbena Bahías de Bizkaia sailkatu da, eta bere patroi Vicente Carpinterok “la Caixa” patroi hoberenaren sailkapeneko lidertza berreskuratu du. Txanda amaitu dute Astillero eta Pedreñak hamaikagarren eta hamabigarren postuak lortuz, hurrenez hurren.

Noja eta Hondarribia

San Miguel Liga hurrengo astebukaeran bueltatuko da, larunbatean Nojan eta igandean Hondarribian dituen hitzorduekin.

Itzuli