Albisteak 2013
LEHIAKETA
15 Ira 2013
KAIKU AMBILAMP, LA CAIXA KOROAREN JABE
Sestaoarrek El Corte Inglés Bandera poltsikoratu zuten eta historian lehen aldiz “la Caixa” Koroaren jabe egin ziren.
San Miguel Ligak berea egin du, eta Kaiku Ambilampen erregetza argiarekin bukatu da. Sestaoko ontziak oso bideratua zuen San Miguel Liga, eta “la Caixa” Koroa azken asteburua baino lehen, baina azken erronka bat zuen: denboraldiko azken estropada irabaztea, Portugaleteko itsas adarrean: El Corte Ingles bandera. Sestao jaioterritik gertu.
Bizkaitarra ontziak ezin hobe egin zuen bere lana, eta denboraldi osoan erakutsitako nagusitasuna berretsi, San Miguel Ligako estropada ezagunenetakoa irabaziz. Asier Zurinaga patroiaren agindupean aritutakoek lortutako bederatzigarren bandera izan zen, ACT Traineru Kluben Elkarteak denboraldi osoan antolatutako estropada guztien erdia.
Bizkaikoek errenkadan irabazten duten hirugarren San Miguel Liga da, eta lorpen horri esker, klubeko egoitzara eraman zuten “la Caixa” Koroa, jabetzan. Historian tamainako lorpena gauzatzen duen lehen kluba da. Hori lortzeko baldintzen zailtasuna gogoratzea komeni: San Miguel Liga hirutan jarraian irabazi, edo bost aldiz urte gehiagotan.
Zierbena eta Cabo da Cruz, ACT elkarteko kide berriak
Kaiku Ambilampen lorpen historikoa baino lehenago jokatu zen igoera/jaitsiera play-offa. Bost hautagaien arteko borroka estu-estua izan zen, eta hamarren gutxi batzuen bueltan erabaki ziren bi txartelak. Zierbena Bahias de Bizkaia eta Cabo da Cruz galiziarra nagusitu ziren, eta 2014an San Miguel Ligan lehiatzeko txartela lortu. Nabarmentzeko modukoa da Zumaiak maila galduko duela, ACTn zortzi urte jarraian osatu ondoren.