ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

16 Abu 2014

Kaiku Ambilamp garaile lehenengo Zarauzko lehenengo jardunaldian

Kaiku Ambilamp garaile lehenengo Zarauzko lehenengo jardunaldian

Sestaoarrentzat garaipena Zarautzen, eta San Juan Iberdrolak bera egin du Euskotren Ligan

Arratsaldeko lehen ordutik jendez gainezka zegoen Zarautz eta Getaria batzen dituen bidea San Miguel Ligaren egutegiko estropada klasikoenetako batean, Zarauzko XXXVII. Estropadak. Kaiku Ambilampek lortu ditu garaipena eta “la Caixa” Koroa lortzeko 12 puntuak lehenengo jardunaldian, olatuen gainean 19'55”92ko denbora eginez. Bestalde, Euskotren Ligari dagokionez, San Juan Iberdrolak lortu du garaipena baita ere lehenengo jardunaldi honetan eta bihar bandera lortzeko pauso handia eman du. Ohorezko txandan Kaiku Ambilampek, laugarren luze oso ona egin ondoren, 17 segundoko aldea lortu du amaieran garaipena lortzeko. Bigarren postua Orio Babyautorentzat izan da, 20'13”04ko denborarekin, sailkapen nagusian Hondarribia Orsari puntu bat kentzeko balio diona. 'Ama Guadalupekoak' hirugarren postuan 'Bizkaitarratik' 19 segundura ailegatu dira, eta Caboko galiziarrak zazpigarren postuarekin konformatu behar izan dira.

Bigarren txandan Tirán Pereira eta San Juan Iberdrolaren arteko olatu gaineko lehiak bizian galiziarrak izan dira garaile, bostgarren postua lortuz 20'26”20ko markarekin. Sanjuandarrak, aldiz, Moañakoekiko 11 segundora iritsi dira seigarren izateko amaieran. Portugalete Eulenen kronoa 20'52”88ko markan gelditu dute, bederatzigarren izateko, eta Zierbena Bahías de Bizkaiak itxi du txanda hamaikagarren postuan.

Urdaibai Aviak markatu du erritmoa lehenengo txandaren hasieratik, laugarren postua lortuz 20'19”38ko denbora eginez. Hauen atzetik, San Pedro Ecolmare iritsi da 27 segundora, zortzigarren postua lortuz. Txanda itxi dute Astillero eta Pedreñak, hamar eta hamabigarren postua lortuz hurrenez hurren.

Euskotren Ligari dagokionez, gaur arratsaldean San Juan Iberdrolak ongi bideratua utzi du Euskotren Ligara bihar irabazteko bidea, gaur garaipena lortuz 11'09”86ko denborarekin. Hauen atzetik Hibaika Jamones Ancín sei segundora ailegatu da eta ondoren Zumaia eta Samertolameuk, 14 eta 38 segundo galdu dituzte hurrenez hurren.

12.00etan Zarautzen

Gaurko jardunaldia emozioz beterikoa izan bada, biharkoan ere ez da gutxiagorik espero, eta banderen garaileak jakiteaz gain, Euskotren Ligan Zumaiaren lekukoa nork lortuko duen jakin ahal izango da.
 

Itzuli