Albisteak 2015

LEHIAKETA

02 Ira 2015

Jada badauzkagu playoff-eko partaideak

Jada badauzkagu playoff-eko partaideak

Ezagutzen dira jada San Miguel Ligaren playoff-ean parte hartuko duten kluben izenak

ARC eta LGTko denboraldiak amaitu dira eta honekin batera, San Miguel Ligako playoff-ean parte hartuko duten kluben izenak zehaztu dira. Playoff-eko bi jardunaldi hauek datorren irailaren 19 eta 20ean lehiatuko dira, Bermeo Hiriko XXXIII Ikurrila eta XLV GP - XLI Corte Inglés Banderarekin batera, eta bertan, datorren denboraldian San Miguel Ligan parte hartzeko eskubidea ematen duten bi postu jarriko dira jokoan.

ARC ligan, Getaria - Indaux - Viveros San Antón izan da lehen sailkatua denboraldiko jardunaldi guztiak jokatu ondoren, 147 punturekin. Hauen ondoren, Zumaiak bigarren postua eskuratu du 137 punturekin. Ondorioz, bi ontzi hauek San Miguel Ligako playoff-eko bi jardunaldietan parte hartuko dute.

LGT ligaren kasuan, Amegrove CR, lehen postuan geratu arren 80 punturekin, playoff-ean parte hartzeko eskubideari uko egin dio, eta CM Mugardos, bigarren sailkatua 70 punturekin, izango da bi jardunaldi bizkaitar hauetako partaide galiziar bakarra.

Bere aldetik, Portugalete Eulen, San Miguel Ligako azkenaurren sailkatua 40 punturekin, goi mailako arraunaren txapelketan daukan postua defendatuko du, datorren urtean San Miguel Ligan berriz ere lehiatzeko.

Itzuli