Albisteak 2016

ELKARTEA

10 Eka 2016

IV Euskadi Basque Country Banderak Sevilla gainezka jarri nahi du

IV Euskadi Basque Country Banderak Sevilla gainezka jarri nahi du

Ekainaren 19an San Miguel Ligako traineruek lehen aldiz Sevillako uretan CaixaBank Koroaren lehiaren edizio berri bat irikiko dute

Gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen Bizkaia Eraikinean IV Euskadi Basque Country Banderaren eta hurrengo ekainaren 19 Sevillan ospatuko den aurkezpena egin da. Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Kontseilariordea;eta Pedro Andueza, ACTko lehendakaria, izan dira zita berri hau aurkeztu duten pertsonak. Bestalde, Arantza MadariagaBasquetourreko zuzendaria eta Mertxe Garmendia, Eusko Jaurlaritzako turismo Zuzendaria bertan izan dira. 

Aurten IV Euskadi Basque Country Bandera andaluziako uretara bueltatuko da, Guadalquivirreko uretara hain zuzen ere, Pasarela de la Cartujaren eta Puenta de la Barquetaren artean. Zita hurrengo ekainaren 19an izango da 12.00etatik aurrera eta CaixaBank Koroaren edizio berri baten lehen puntuak banatzeko balioko du. Estropada honek ordea formato berezi bat izango du, izan ere, binakako erlojupeko bat izango da. Gainera, irteerako ordena aurreko urteko San Miguel Ligako sailkapenaren arabera zehaztuko da.

Traineruen zitaz gain, larunbatean 19.00tatik aurrera, GP Euskadi Basque Country 8+ erronkan Sevilla FC, Real Betis Balompiek, Malaga FC eta ACTko taldeen arraunlariez osatuta dagoen Euskadi Basque Country taldeek parte hartuko dute.

Kirol arlokoa alde batera utzita, astebukaera osoan zehar Alameda de Herculesen San Miguel Ligako villagea jasoko du. Bertan, modu askotako ekintzak izango dira, hala nola, herri kirolen edo euskal dantzen erakustaldiak edo euskal gastronomiarekin erlazionatutako jarduerak.

ACTko lehendakariak, Pedro Anduezak, azaldu duen antzera, San Miguel Liga Sevillara iristeak "kirol hau hedatzeko daukagun estrategiari jarraipena ematen dio. Hau ez zen posible izango Merkataritza eta Turismo sailak ematen digun laguntzarengatik, horregatik, gurekin dauden laugarren urte honetan, Erakundearen izenean eskerrak eman nahi ditut eskeinitako fideltasunarengatik eta laguntzarengatik. Bestalde, Itziar Epalzak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko Kontseilariordeak aitortu du "gure 'basque style' izaera eraman nahi dugu Sevillara. Eta hau kultura, sukaldaritza eta, batez ere, gure kirolaren bitartez. Hain zuzen ere, traineruen bitartze"

Itzuli