ACT TV 2017

BEREZIAK

02 Uzt 2017

Itsasadarra horiz tintatu da

Itsasadarra horiz tintatu da

Orio Babyautok irabazi du gaurko XVI Bandera Ayuntamiento de Sestao eta Urdaibai Aviak jarraituko du lidertzan

Orio Babyauto izan da garaile gaur eguerdian Portugaleten lehiatu den estropadan, bigarren erdi handi baten ondoren, non bere aurkari guztiak gainditu dituen. Urdaibai Aviak, aldiz, gaurko hirugarren postuarekin lidertzan jarraituko du aste honetan eta Ioseba Amunarriz da CaixaBank Patroi Oneraren sailkapeneko lider berria.

Hasieran, Tirán Pereiraren denbora hobetzeko Urdaibai Avia eta Hondarribiaren arteko lehia gogorra ematen zuena, bigarren ziabogaren ondoren itxuraldatu da. Momentu horretan Orio Babyautok hartu du estropadaren burua eta aurkariak atzean utziz joan da paladaz palada. Jon Salsamendiren mutilek 19’32”20ko denbora markatu dute gaurko XVI Bandera Ayuntamiento de Sestao etxera eramateko, 7” aldea ateraz Urdaibai Aviari. Hondarribia laugarren izan da 19’40”96ko erregistroarekin eta Kaiku Produchak itxi du 19’51”20ko denborarekin bostgarren postua lortuz.

Lehengo txandan ikusi izan ahal dugu Tirán Pereira, gaur egun, bere gaurko txandakideen gainetik dela, hasieratik amaierara txanda kontrolpean edukiz. Moañakoek 19’37”16 markatu dute, eguna bigarren postuan amaitzeko. Cabo seigarren izan da, 19’57”68rekin atzoko emaitza txarrari buelta emanez. Gaurkoan Aresek eman du ezustekoa zazpigarren postuan kokatuz, 20 minutan amaiturik euren lanak, eta Astillerok berriz ere sailkapena itxi du gaurkoan 20’12”72ko denborarekin.

Bigarren txandak San Juan Sumelec sendo bat erakutsi digu, txanda erraz irabaziz 20’00”26ko denborarekin, zortzigarren postua lortuz. San Pedro bederatzigarren izan da 20’05”74ko erregistroarekin. Azkenik, Ondarroa Cikautxo eta Zierbena Bahías de Bizkaia izan dira hamrgarren eta hamaikagarren 20’09”76 eta 20’11”60ko denborekin hurrenez hurren.

Bueltan da Euskotren Liga

Datorren astean txapelketa buelta izango da Orio eta Donostian, non Euskotren Ligako playoff-az gozatu ahal izango dugu, V. Orioko Kanpina Bandera eta VI. Euskotren Banderarekin. Eusko Label Liga ere bertan izango da Orioko XXVII. Estropadak eta Bandera Giroa Veolia jokoan jarriz.
 

Itzuli