Albisteak 2017

BEREZIAK

21 Abu 2017

Iritsi da Zarauzko 'Azken Luzea'

Iritsi da Zarauzko 'Azken Luzea'

Asteburuko bi jardunaldien ondoren udalerri gipuzkoarrean gertaturikoaren errepasoa egiteko unea da

Gaur astelehena da, eta ondorioz, Eusko Label Ligaren babeslea den CaixaBank-en eskutik asteburuan lehiaturiko bi jardunaldien errepasoa egiteko unea da. Zarauzko hitzordu bikoitzak beti zeresana ematen du eta aurten ez da gutxiagorako izan. Orio Babyautok estropada hankaz gora jarri zuen larunbatean, 15 eta 19 segunduko aldea lortuz Urdaibai Avia eta Hondarribiarekiko, hurrenez hurren, sekulako estropada egin ondoren.

Igande goizean ausart gutxi batzuk bakarrik sinisten zuten erremontada posible zela, baina hori laster aldatu zen estropadako lehen luzean ‘mirotzek’ utzi zituzten segunduen ondoren. Hortik aurrera zaletuen bihotzak taupada bizian jarri ziren. Alde batetik, oriotarrek estropada ahalik eta azkarren amaitzea nahi zuten ‘Ama Guadalupekoa’ren arraunkada bakoitzean abantaila gora zihoalako, eta bestetik, bidasoarrek bostgarren luze bat eskertuko zuten abantaila gehiago handitzeko. Azkenik bandera Orio Babyautoren popara joan zen, era honetan denboraldiko laugarren trapua eskuratuz.

Bestalde, San Juan Iberdrolak asteburuko bi jardunaldiak menderatu zituen eta Euskotren Ligako txapeldun bilakatu ziren laugarren aldiz jarraian, era honetan denboraldi bikain bat borobilduz.
 

Itzuli