ACT TV 2017

BEREZIAK

10 Uzt 2017

Iritsi da Orio eta Donostiako azken luzea

Iritsi da Orio eta Donostiako azken luzea

Astelehenero bezala hemen da asteburuko errepasoa egiteko balio digun sekzioa

Eusko Label Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiei degokien XXVII. Orioko Estropadak – V. Orio Kanpina Bandera eta Bandera Giroa Veolia jokatu diren asteburu baten ondoren, hemen da ‘Azken Luzea’, CaixaBank-en euskutik, larunbat eta igandeko jardunaldien errepasoa egiten duen sekzioa.

Hondarribia garaipenaren bidera bueltatu zen Orion, estropadako klub guztiak gainditu zituen erlojupeko ikusgarri batekin, non Urdaibai Avia 3”34ra bakarrik geratu zen. Igandean, aldiz, ‘San Nikolas’ ontziak bigarren txandatik egindako estropada bikain batek ezinezkoa egin zien ohorezko txandako taldeei garaipena lortzea eta Bandera Giroa Veolia Oriora bidean jarri zen.

Eusko Label Ligako bi lehia berri hauen ondoren, Urdaibai Avia da lidertzan 44 punturekin, ‘Ama Guadalupekoa’ baino 2 gehiago eta Orio Babyauto baina 3 gehiagorekin. CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean Ioseba Amunarrizek aldea handitu du eta, bigarren sailkatuak dauzkan puntuen bikoitzak dauzka.

Euskotren Liga zehaztua dago jada

Hibaika Jamones Ancín eta San Juan Iberdrolarentzat izan ziren V. Orio Kanpina Bandera eta VI. Euskotren Bandera hurrenez hurren. Bi klub hauekin batera, Orio Babyauto eta Arraun Lagunak Donostia izango dira aurtengo Euskotren Ligan lehiatuko diren taldeak. Sailkapen nagusiari dagokionez, ‘Batelerak’ eta errenteriarrak berdinduta daude lehenengo postuan 7 punturekin. Hirugarren Orio Babyauto dago 4 punturekin, eta Arraun Lagunak Donostia laugarren da 2 punturekin.
 

Itzuli