Albisteak 2017

BEREZIAK

18 Ira 2017

Iritsi da Bermeo eta Portugaleteko 'Azken Luzea'

Iritsi da Bermeo eta Portugaleteko 'Azken Luzea'

Eusko Label Ligaren denboraldiko azken asteburuan gertaturikoa aztertuko dugu gaurkoan

Denboraldiko azken bi jardunaldiak lehiatu ondoren, ‘Azken Luzea’ren sekzioaren azknen atala dakarkigu, Bermeo eta Portugaleteko estropaden laburpenarekin.

Larunbatean Bermeoko zaletuak, Eusko Label Ligari ongietorria eman zioten euren taldea sailkapen nagusiko lehen postuan zela. Bermeo Hiriko XXXV. Bandera Hondarriak irabazi zuen eta horrekin batera bi puntura gerturatu zen CaixaBank Koroaren lehian.

Igandean, XLIII Bandera El Corte Inglés lehiatzearekin batera 2017 Eusko Label Ligaren garailearen izena ezagutu genuen. Bandera irabaztearekin batera, CaixaBank Koroa Bermeo aldera eraman zuen urdaibai Aviak.

Eusko Labe Ligako playoff-ari dagokionez Santurtzi Iberdrola eta Donostiarra izan ziren bi jardunaldietako talderik indartsuenak, eta hala izanik, hurrengo urteko Eusko Label Ligan izango ditugu goi mailako gainontzeko hamar taldeekin lehian.
 

Itzuli