ACT TV 2017

BEREZIAK

17 Uzt 2017

Iritsi da A Coruña eta Areseko 'Azken Luzea'

Iritsi da A Coruña eta Areseko 'Azken Luzea'

Beste astelehen batez hemen da asteburuko errepasoa egiten duen sezkioa

Astelehenero bezala, hemen daukazue ‘Azken Luzearen’ beste emanaldi bat, non larunbateko eta igandeko jardunaldietan gertaturikoa gogoraraziko dugun. Kasu honetan, Banera Cidade da Coruña eta X Bandeira de Aresen bizitako zirrara ikusiko dugu.

Larunbatean Urdaibai Avia izan zen garailea A Coruñan egurialdi eta olatuekin izan zuten lehia gogorrean. Baina Hondarribiak ez zion batere lan erraza utzi, itzulerako bigarren luzean, Mikel Orbañanosen mutilak asko gerturatu ziren ‘Bou Bizkaia’ ontzira. Azkenean, bideo-finish-a beharrezkoa izan zen bi traineruen arteko 14 zentesimako aldea ikusi ahal izateko.

Igandean aldiz, Eusko Label Ligako bi lehen sailkatuek ezin izan zuten Zierbena Bahías de Bizkaiak lehen txandan ezarritako erregistroa hobetu, eta era honetan, X Bandeira Concello de Ares talde ‘galipoaren’ Eusko Label Ligaren historiako lehen garaipenean bilakatu zen.

Galiziako uretara egindako lehen bidai honen ondoren, Urdaibai Aviak lau puntuko aldea dauka Hondarribiarekiko eta zortzikoa Orio Babyautorekiko. CaixaBank Patroi Onenaren Sailkapenari dagokionez, Caboko patroi den Oscar Hermo bi puntura gerturatu zaio Ioseba Amunarrizi.

Itzuli