ACT TV 2014

KLUBAK

27 Ots 2014

"Ilusioz beteriko taldea daukagu"

"Ilusioz beteriko taldea daukagu"

Joxean Olaskoaga ‘Aizperro'k, Portugalete Euleneko entrenatzailea, bere mutilak banderak irabazteko aukerak izateko "beti lehian egotea" ikusi nahi ditu

Klubak udararako prestakuntzarekin hasiak dira eta, hauen bitartez, taldeetan gertatzen ari diren azken ordukoak jakin nahi ditugu. Horretarako, astero, ACT TVrako entrenatzaile bat ekarriko dugu aurtengo San Miguel Ligari buruzko iritzia eta ikuspuntua jasotzeko.

Joxean Olaskoaga Aizperrok, Portugalete Euleneko entrenatzailea, atal berri hau estreinatuko du. Oriotar honek aurten bere laugarren denboraldia burutuko du Portugaleten eta ilusioz beteriko taldea dutela adierazi du: “Gauzak ondo egiten baditugu, banderak irabazteko lehian izango gara”. Honez gain, “taldeko giroa ona bada eta gure artean elkartasuna badago, gauzak ateratzen dira” aipatu digu.

San Miguel Ligari dagokionez, Aizperrok berdintasun handia egongo dela dio: “Urtero berdintasuna handitzen doa eta xehetasunak gero eta gehiago zaintzen ditugu. Lehian egotea oso garrantzitsua izango da, zorte pixka bat izanez gero, bandera eramateko aukerak izango ditugu. Bukatzeko, Aizperro honako ondorio honetara iritsi da: “Oilar asko daude, baina oilategia oso txikia da. Guk gurea egin nahi dugu eta borroka horretan egon nahi dugu”.

Itzuli