ACT TV 2018

BEREZIAK

19 Ots 2018

Hondarribiak, baita Orion ere

Hondarribiak, baita Orion ere

'Ama Guadalupekoa' Oriako Jeitsieran nagusitzen da eta San Juan Iberdrolak gauza bera egiten du nesketan 

Egun borobila larunbatekoa Orion bizitakoagatik. Bertaraino hurbildu ziren 94 ontziak Oriako Jeitsieran jokatzeko. Baina asteburua ostiralean hasi zen Arraun Azokarekin eta larunbatean, estropadaz gain, hitzaldiak ere egon ziren. Kirol arloan, Hondarribiak garaipena eraman zuen 19'22"56 markarekin, segundu baten abantailarekin Zierbena Bahías de Bizkaia-ren aurrean, eta hirugarrena, ordea, Orio Babyauto izan zen bost segundu galdutaz. Laugarren postua CaixaBank Koroaren azkenengo txapeldunarentzat izan zen, Urdaibai Avia, 23 segundu galdutaz eta Donostiarra, bosgarrena sailkatu zen 25 segunduetara. Borroka estua seigarren eta zazpigarren posturako, Ondarroa Cikautxo eta Santurtzi Iberdrolaren artean, 35 eta 36 segunduetara. Eusko Label Ligako ontziekin bukatzeko, San Pedro zortzigarrena izan zen 49 segunduetara, eta San Juan Sumelec, hamargarrena, 52 segunduetara. 

Emakumezkoetan, ordea, San Juan Iberdrola garailea atera zen Oriotik 14'26"84 markarekin, eta Orio Babyauto, bigarrena izan lau segunduetara. Arraun Lagunak-ek, hirugarern sailkatu zen 25 segunduetara. 

Itzuli