ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

12 Uzt 2014

Hondarribia Orsak irabazi du Marina de Cudeyo IX Bandera - Dynasol Sari Nagusia

Hondarribia Orsak irabazi du Marina de Cudeyo IX Bandera - Dynasol Sari Nagusia

Euskotren Ligan, garaipena Hibaika Jamones Ancinentzat izan da, San Juan Iberdrola eta Zumaiaren aurretik

San Miguel Ligaren laugarren jardunaldia jokatu da gaur Pedreñako uretan eta Hondarribia Orsaren ‘Ama Guadalupekoa’ izan da guztietan bizkorrena, IX. Bandera Marina de Cudeyo - Dynasol Sari Nagusia etxera eramateko 19’43”90eko denborarekin. Bigarren postua Urdaibai Aviarentzat izan da, denbora 19’53”80n geldituz eta Orio Babyauto baina segundo bat gutxiagoko denbora eginez. Honela, oriotarrak lidertzan jarraitzen dute 45 punturekin, Hondarribia Orsa baina bost puntu gehiagorekin.

Eguraldi ona izan da gaur Pedreñan, udarari dagozkion eguzki eta beroarekin, eta honek jende asko estropada ikustera gerturatzea ahalbidetu du. Ohorezko txanda hasi denetik Hondarribia Orsak aurrea hartu  nahi izan du, nahiz eta Orio Babyauto ez zen lehenengo postua ez zen beste edozerrekin konformatzen, eta Mikel Orbañanosen mutilak aldea handituz joan dira helmugan 19’43”90eko denbora markatuz, IX. Bandera Marina de Cudeyo IX Bandera – Dynasol Sari Nagusia irabazteko balio izan diena. Hauen atzetik, Orio Babyautok ezin izan du denboraldiko hirugarren garaipena lortu, nahiz eta San Miguel Ligaren sailkapeneko lider izaten jarraitzen duen, eta 10 segundoko atzerapenarekin iritsi dira. Bi hauek baina zertxobait atzerago ailegatu dira euren arteko borroka gogor bat izan duten Tirán Pereira eta Kaiku Ambilamp, azkenik dezima gutxi batzuengatik galiziarrentzat izan den lehia. Azkeneko sailkapenean zortzi eta bederatzigarren izan dira bi hauek, hurrenez hurren.

Bigarren txandan, atzetik aurrera joan diren Caboko arraunlarientzat izan da garaipena 19’55”84ko denbora eginez eta biharko ohorezko txandan arraunean ibiltzeko aukera eman diena. Bi segundoko aldea izan da galiziarren eta Zierbena Bahías de Bizkaiaren artean eta bostgarren postua lortu dute bizkaitarrek. Bestalde, Astillero seigarren eta San Juan Iberdrola hamaikagarren izan dira.

Jardunaldia ireki duen lehenengo txandan, hasieratik Urdaibai Aviak nahi izan du txandaren aurrealdea lortu eta erlojua 19’53”80ko denboran geratu du, bigarren postua lortuz. San Pedro Ecolmareren ‘Libiak’ lortu du zazpigarren postua sailkapenean eta Portugalete Eulenek hamargarrena, hondarribiarrengandik 25 segundora, 20’46”58ko denbora eginez.

Hibaika Jamones Ancin, emakumeetan garaile

Euskotren Ligari dagokionez, Hibaika Jamones Ancín izan da denboraldiko lehen garailea 10’56”23ko denborarekin, eta aurtengo Euskotren Ligarako sailkapena nahiko bide onean utzi du. Bigarren postua San Juan Iberdrolarentzat izan da, errenteriarrengandik hiru segundotara, eta hirugarren Zumaia izan da zazpi segundora. Laugarren eta bostgarren postua Samertolameu eta Orio Babyautorentzat izan dira euren artean bi segundoko aldea egon delarik. Getaria-Zarautzentzat izan da seigarren postua irabazleengandik 18 segundora. Sailkapena itxi dute Cabo eta Santoña Grupo Tanetek 25” eta 1’33”ko atzerapenarekin, hurrenez hurren.

Bihar Donostian jokatuko da Eusko Label III. Bandera eguerdiko 12.00etatik aurrera, non jokoan jarriko diren Euskotren Ligako bigarren jardunaldia eta San Miguel Ligako bostgarrena.

Itzuli