ACT TV 2014

ELKARRIZKETAK

23 Abu 2014

Hondarribia Orsak eman du lehen kolpea Nojan

Hondarribia Orsak eman du lehen kolpea Nojan

'Ama Guadalupekoa'rentzat izan da San Miguel Ligako hamalaugarren jardunaldia eta hiru puntukoa jada Orio Babyautorekiko aldea “la Caixa” Koroarengatiko lehian

San Miguel Liga bigarren aldiz itzuli da Nojara, Playas de Noja II Banderarekin, non eguzkiak bertan izan den ikuskizun zirraragarria ikustera gerturatu den jendea lagundu duen. Gaurko jardunaldia berdez tintatu da Hondarribia Orsaren 'Ama Guadalupekoa'ren garaipenaren ondoren, 19'31”96ko denbora eginez, eta honela, aurtengo San Miguel Ligaren denboraldiko bostgarren bandera etxera eramanaz. Garaipen honekin, Hondarribia Orsak bi puntu gehiago atera dizkio gaur hirugarren izan den Orio Babyautori eta "la Caixa" Koroarengatiko lehian hiru puntukoa da jada bien arteko aldea.

Ohorezko txandak Hondarribia Orsa eta Orio Babyauto izan ditu protagonista nagusitzat, lehenengo txanda Urdaibai Aviaren 'Bou Bizkaia'k egindako marka hobetu nahian. 'Ama Guadalupeko' arraunlariak azken luzean abantaila hartu dute oriotarrekiko eta bost segundoko aldea atera diete amaierako balizetan. Bere aldetik, Cabok, txandako hirugarren postuari esker, bostgarren postua lortu du estropadan hondarribiarrekiko 14 segundoko atzerapenarekin. Kaiku Ambilampek itxi du txanda, minutu erdiko atzerapenarekin hamargarren postua lortuz.

Lehenengo txandari dagokionez, lehenengo paladetatik Urdaibai Avia izan da lehenengo postuan eta kronoa 19'35”18ko denboran gelditu du, hondarribiarren marka baina hiru segudo gehiagoreki . Txanda berean, Astilleroren traineru berriak, 'San Jose XV'ak, zortzigarren postua lortu du eta gaur azkenaurren izan de San Pedro Ecolmarerengadik puntu batera gelditzen da sailkapen nagusian. Pedreñaren denbora, bestalde, 20'32”72koa izan da, azken postuan geratuz.

San Juan Iberdrolak eta Portugalete Eulenek bigarren txandan lehia bizia izan dute , eta azkenik gipuzkoarrentzat izan da garaipena, laugarren postua lortuz, hondarribiarren denboretik 10 segundora ailegatuz. 'Jarrilleroek', bestalde, 19'48”24ko denbora egin dute, seigarren postua lortuz. Tirán Pereirak eta Zierbena Bahías de Bizkaiak zazpigarren eta bederatzigarren postua lortu duten hurrenez hurren. Esan beharra dago Vicente Carpinterok "la Caixa" patroi hoberenaren garaikurreko sailkapenean lau puntuko aldea daukala Gorka Aranberrirekiko, gaurko estropadaren ostean.

Bihar, Hondarribian

San Miguel Ligak ez du deskantsatzen eta bihar, eguerdiko 12.00etatik aurrera, denboraldiko hamabostgarren jardunaldia jarriko da jokoan Hondarribiko XXVII. Banderarekin – Mapfre SNrekin.

Itzuli