ACT TV 2019

ELKARRIZKETAK

02 Mai 2019

"Helburua bigarren txandan egotea da"

"Helburua bigarren txandan egotea da"

Carlos Rodríguez, Kaikuko entrenatzaileak helburu handiak ezarri ditu denboraldi hasiera honetan talde bizkaitarrentzat

Hiru CaixaBank Koroa lortu eta gero Kaiku Eusko Label Ligako talde arrakastatsuenen artean dago, nahiz eta azken urte honetan beste helburu desberdin batzuengatik lehiatu behar izan duen. Hasiera irregular baten ondoren, maila mantentzea lortu zuen talde sestaoarrak.
    
Aurten, Carlos Rodríguezen lidergotzapean, Kaikuk beste aurrera pausu bat eman du bere asmoetan eta bigaren txandako lehian sartzen saiatuko dira. Ez da lan erraza izango, prestatzaile kantabriarraren hitzetan, “guztiz desberdindutako bi liga” egongo dira, goiko postuetan egongo diren lehenengo sei talde eta besteen artea. Hauek gelditzen diren beste bi postuengatik lehiatu beharko dute maila mantentzeko lehian ez barneratzeko.
    
Arraunlariei dagokionez, Kaikuk joan den urtearekiko bost baja eta sei gehitze dauzka, talde bizkaitarrak dakarren oinarriari jarraipena ematea baimentzen duena.

 

Itzuli