Albisteak 2020

BEREZIAK

02 Aza 2020

Gustavo Vazquez da Caboko entrenatzaile berria

Gustavo Vazquez da Caboko entrenatzaile berria

Boirokoak Benigno Silvaren lekukoa hartu du talde galiziarraren agintean

Klubak azaroan itzuliko dira lanera denboraldi berria prestatzeko, batzuk nobedade askorekin eta beste batzuk aurreko denboraldiko plantillaren pieza berdinekin. Aldaketa garrantzitsu bat izango duen klubetako bat Cabo izango da, datorren udako Eusko Label Ligan entrenatzaile berria izango duena.

Gustavo Vazquezek gidatuko du berriz ere Boiroko taldea 2021an eta Benigno Silvaren lekukoa hartuko du, azken urteotan Caboko entrenatzaile izan dena. Ez da Gustavo Vazquezek taldea zuzentzeko ardura izango duen lehen aldia izango, izan ere, 2014an taldea maila gorenera itzuli zenean ere entrenatu zuen. Azken denboraldietan, Vazquez gorrien bigarren taldeko buru izan da.

2021eko denboraldiari dagokionez, Cabok hamalaugarren uda egingo du Eusko Label Ligan, eta 2020ko kanpainan lortutako zazpigarren postua hobetzen saiatuko da.

Itzuli