ACT TV 2023

BEREZIAK

05 Urr 2023

Gorka Aranberrik eta Nerea Perezek euren garaikurrak jaso dituzte

Gorka Aranberrik eta Nerea Perezek euren garaikurrak jaso dituzte Gorka Aranberrik eta Nerea Perezek euren garaikurrak jaso dituzte

2023ko patroirik onenek CaixaBank Patroirik Onenaren eta Patroi Onenaren EITB Sariaren garaikurrak jaso dituzte, Txekearekin batera 

Arratsaldean Bermeon egindako ekitaldian, CaixaBank Patroi Onenaren eta EITB Patroi Onenaren sariak jaso dituzte Gorka Aranberrik eta Nerea Perezek, Euskadiko CaixaBankeko Zuzendari Komertzial Angel Garabietaren eta EITBko Kirol Zuzendari den Joseba Urkiolaren eskutik.

Bi patroiak Hegaluze ontzira sartu dira denboraldi honetan azken aldiz sariak jasotzeko. Oraingo honetan, sailkapen bakoitzeko liderra bereizten duen maillota jaso beharrean, garaikurra eta 3.000 €-ko txekea jaso dituzte. Bi patroientzat lehen aldia da denboraldiaren amaieran sailkapen hau irabazten dutena.

CAIXABANK PATROI ONENAREN PALMARESA
3 – Ioseba Amunarriz (2009, 2012 eta 2017) eta Asier Zurinaga (2011, 2013 eta 2020).
2 – Endika Perez (2015 eta 2016), Arkaitz Diaz (2019 eta 2021) eta Ander Etxegoien (2018 eta 2022).
1 – Irakoitz Etxeberria (2008), Aitor Carrillo (2010), Vicente Carpintero (2014), Unai Oliden (2016) eta Gorka Aranberri (2023)

PATROI ONENAREN EITB SARIAREN PALMARESA
3 – Nadeth Agirre (2019, 2020 eta 2022)
1 – Miren Garmendia (2021) eta Nerea Perez (2023)
 

Itzuli