Albisteak 2015

LEHIAKETA

10 Uzt 2015

Gipuzkoa, guztien begiradapean

Gipuzkoa, guztien begiradapean

Pasaiako portua Kontxako badia izango dira asteburu honetako III “la Caixa” Bandera eta IV Eusko Label Banderaren eszenatokiak

Txapelketako hirugarren asteburua iritsi da San Miguel Ligara, laugarren eta bostgarren jardunaldiekin. Bi jardunaldi hauetan “la Caixa” Koroagatik lehiatuko dira berriro momentuko 12 traineru onenak. Lehia hau bihar Pasaiara lekualdatuko da bihar 18:00etan III “la Caixa” Banderarekin. Estropada-eremu hau oso berezia da, bost ziaboga edukiko baititu. Igandean 12:00etan aldiz, Kontxako badia protagonista izango da IV Eusko Label Banderan. Jardunaldi hauetara, San Miguel Ligako sailkapeneko lider bezala dator NT2 Hondarribia, 35 puntu eta bi banderarekin. Jarraian, Urdaibai Avia, 27 puntu eta bandera batekin, eta Cabo, 25 punturekin, daude. Bestalde, patroi onenaren sailkapenean Asier Zurinaga, Kaiku Produchako patroia dago lidertzan.

Larunbateko txandak sailkapen nagusiaren araberakak izango dira. Beraz, lehenengo txanda Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Kaiku Producha izango dira. Bigarrenean aldiz, San Pedro Ecolmare, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto eta Astillero arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Tirán Pereira, Cabo, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia lehiatuko dira. Igandeko txandak, aldiz, larunbateko sailkapenaren araberakoak izango dira.

“la Caixa” Banderaren aurrekariak aztertuz, aurreko urteko garaipena 'Ama Guadalupekoa'rentzat izan zen 19'31”52ko markarekin, Kaiku Producharekiko 3” eta Orio Babyautorekiko 10 segundoko aldearekin. Laredon jokaturiko “la Caixa” Banderaren lehen edizioan, Kaiku Producha izan zen garaile, Orio Babyautorekiko 11 segundoko aldearekin. Eusko Label Banderaren azken edizioari dagokionez, garaipena Sestaora joan zen lehenengo txandan aritu zen 'Bizkaitarra'ren garaipenarekin, dezima bateko aldea lortuz NT2 Hondarribiarekiko. Hirugarren postua Portugaletera joan zen 10 segundoko atzerapenarekin. 2013an garaipena NT2 Hondarribiarentzat izan zen Urdaibai Aviarekiko zortzi segundoko aldearekin.

Euskotren Liga hastear da

Euskotren Ligaren zazpigarren edizioa hastear da asteburu honetan, non zazpi ontzik udaran zehar San Juan Iberdrolarekin arraun egiteko eskubidea ematen duten hiru postuak lehiatuko dituzten. Postu hauek Donostia Arraun, Orio Babyauto, Cabo, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Zarautz Getaria, Hiabika Jamones Ancín eta Zumaia Salegi Jatetxea Itziarrek Lehiatuko dituzte. Bihar 18:00etan lehenengo bandera eta puntuak lehiatuko dituzte, “la Caixa” Banderan. Igandean 12:00etan aldiz, IV Eusko Label Bandera lehiatuko dute.
 

Itzuli