ACT TV 2015

BEREZIAK

23 Uzt 2015

Getxok txapelketaren erdibidea markatuko du

Getxok txapelketaren erdibidea markatuko du

Gaur goizean aurkeztu da Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña – J.A. Aguirre Lehendakariaren XI. Omenaldia Getxoko Udaltzaingoaren eraikineko Prentsa Aretoan

Igandean, 12:00etatik aurrera, Getxok txapelketaren bederatzigarren jardunaldia jasoko du eta era honetan 2015eko San Miguel Ligaren erdibidera iritsiko gara. Gizonezkoen txapelketako 12 parte-hartzaileak Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña – J.A. Aguirre Lehendakariaren XI. Omenaldia lehiatuko dute hiru itsa-miliako ibilbide batean, lau luze eta hiru ziabogarekin. Euskotren Ligako estropadari dagokionez, emakumezkoen lau ontziak Getxoko Estropaden VII. Ikurriña jokoan jarriko dute itsas-milia bat eta erdiko distantzia, bi luze eta ziaboga batekin. Jardunaldi hau igandekoa izanik, txanden eraketa aurreko egunean Nojan gertatzen denaren araberakoa izango da eta txandak III Playas de Noja Banderaren amaierako sailkapena osatzean eratuko dira.

Gaur goizean Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña – J.A. Lehendakariaren XI: Omenaldiaren aurkezpen saioa ospatu da Getxoko Udaltzaingoaren eraikineko Prentsa Aretoan. Bertan izan dira Imanol Landa, Getxoko alkatea; Álvaro Torre, Getxoko Udaletxeko kirol zinegotzia; eta José Manuel Ortiz, ACTko Zuzendaritza Batzordeko kidea. Imanol Landak Getxoko hiriak kirolari ematen dion garrantzia nabarmendu nahi izan du, lehengo urtean Europako Kirol Hiririk Onenaren garaikurra jaso zutelarik.
 

Itzuli