Albisteak 2017

BEREZIAK

27 Uzt 2017

Getxok markatuko du ligaren ekuadorea

Getxok markatuko du ligaren ekuadorea

Gaur eguerdian, Getxoko estropaden XXXIX Ikurriña eta Getxoko IX Ikurriña aurkeztu dira

Datorren larunbatean, 18.00etatik aurrera, Getxon izango dira Eusko Label Liga eta Liga Euskotren. Bertan, jokoan izango dira Getxoko estropaden XXXIX Ikurriña eta Getxoko IX Ikurriña. Bi jardunaldiak linea formatuan lehiatuko dira, eta txandak ligako sailkapen orokorraren arabera zehaztuko dira. Lehengo txandan Astillero, Ares, San Pedro eta Cabo irtengo dira; bigarrengoan, Tirán Pereira, San Juan Sumelec, Ondarroa Cikautxo eta Zierbena Bahías Bizkaia; eta ohorezko txandan, Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondarribia eta Urdaibai Avía.

Lehenengo, Liga Euskotreneko estropada jokatuko dute San Juan Iberdrolak, Hibaika Jamones Ancínek, Orio Babyautok eta Arraun Lagunak Donostiak. Horiek, bi luze eta ziaboga batean zatituta, milia bat eta erdiko ibilbidea egin beharko dute. Ondoren, Eusko Label Ligak hartuko dio erreleboa. Bertan, 12 taldeek, lau luze eta hiru ziabogatan zatituta, hiru miliatan zehar egingo dute arraun. Gainera, azpimarratu, Getxoko estropada honek Eusko Label Ligaren ekuadorea markatuko duela, hau izango baita egutegiko hemezortzi jardunaldietatik bederatzigarrena.

Gaur eguerdian egin da Getxoko estropaden aurkezpena. Bertan izan dira: Álvaro González, Getxoko Udaletxeko Kiroletako zinegotzia; Elena Zamora, Getxo Arraun Elkarteko zuzendaritzako kidea; eta Borja Rodrigo, ACTeko Presidentea.

Kontsultatu estropa honen dosierra

Itzuli