Albisteak 2013

BEREZIAK

07 Aza 2013

GETXO, KIROLAREN EUROPAR HIRIA

GETXO, KIROLAREN EUROPAR HIRIA GETXO, KIROLAREN EUROPAR HIRIA

Imanol Landak, Getxoko alkateak, 2014ko Kirolaren Europar Hiria saria jaso zuen azaroaren 6an Europako Legebiltzarrean. Europako Kirol Hirien Elkarteak (Aces Europa) pasa den udan Bizkaiko herriari emandako saria da.

Ordezkaritzako partaide izan ziren Imanol Landa alkatea, Alvaro Gonzalez Udaleko Kirol Zinegotzia, eta Getxoko kirol arloko hainbat kide.

 

Udaletxeak Getxo Kirolak erakundearen indartzea nabarmendu du, Getxon kirol ekitaldiak antolatuz hiria gune turistiko gisa sustatzen duen erakundea, hain zuzen ere. Imanol Landa alkatearen ahotan, Getxok eskaintzen duen “kirol eskaintza aberats eta anitza goratzeko aukera ezin hobea da”, Udalaren eta herriko kirol kluben arteko elkar lan oparoa bezalaxe. Saria Getxoko pertsona eta kirol erakunde askok egiten duten lana txalotzeko baliatu behar dela esan du Landak, “haien lanari esker Getxo kirol diziplina ezberdinak egitek kokagune ezin hobea delako. Kirolarekiko konpromisoa dugu, baita osasuna eta ongizatearekin”.

 

Nabarmentzeko modukoa da ACT elkarteak urteak daramatzala Getxon bertako Estropaden Ikurrina antolatzen, izan San Miguel Ligan, izan Euskotren Ligan. Bitxikeri bezala, esan garaikurra bandera bat izan zela, historikoki estropada baten irabazleari ematen zaion saria

 

ZORIONAK!

Itzuli