Albisteak 2016

BEREZIAK

22 Uzt 2016

Galiziako uretako lehorreratzea

Galiziako uretako lehorreratzea

Moaña eta Boirok astebukaera honetan CaixaBank Koroaren lehiako zortzigarren eta bederatzigarren jaurdunaldien lekuko izango dira

San Miguel Liga Galiziako uretara bueltan da. Larunbatean 18.00etatik aurrera XXIV. Bandeira Concello de Moaña - VI. GP Fandicosta ospatuko da, horrez gain, igandean 12.00etatik aurrera XXVI. Bandeira Concello de Boiro jokoan jarriko da. San Miguel Liga zita hauetara fornte askorekin iristen da, baina izen konkretu batekin: NT2 Hondarribia. 'Ama Gudalupekoa'ko mutilek zazpi jardunaldietatik sei irabazi dute CaixaBank Koroako lehian 81 puntu lortuz. Hauen atzetik, Urdaibai Avia dago, sei puntuko distantziara hain zuzen. 65 punturekin hirugarren postua Kaiku Producharentzat da. Podioa eta gero, berdintasuna gainentzen da, izan ere, Orio Babyautoren (laugarrena) eta Caboren (zortzigarrena) artean 10 puntuko distantzia besterik ez dago. Patroi Onenaren CaixaBank Sariari dagokionez, Unai Osa liderra izaten jarraitzen du zazpi punturekin, baina puntu bakarreko abantaila dauka NT2 Hondarribiako Ioseba Amunarrizekiko eta Urdaibai Aviako Gorka Aranberrirekiko.

San Miguel Liga Moañara itzultzen da, zita hau 2008an lehen aldiz jokatu eta gero egutegian finkatu egin da. Egun horretan Orio Babyauto izan zen garailea, baina Urdaibai Avia izan da garaipen gehien lortu duen ontzia ur hauetan. Bermeotarrek 2011ean, 2012an, 2014ean eta 2015ean garaipena lortu zuten. Estropada honetako gainontzeko garaileak Tiran Pereira, San Juan Iberdrola eta San Pedro izan dira. Estropada honetako txandak, San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera antolaturik egongo dira. Horrela, lehen txandan Zumaiak, Portugalete Eulenek, San Pedrok eta Zierbena Bahias de Bizkaiak arraun egingo dute. Bigarren txandan, Cabo, Astillero, San Juan Iberdrola eta Tirán Pereira arituko dira. Azkenik, ohorezko txanda Orio Babyautok, Kaiku Produchak, Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak osatuko dute.

Igandean 12.00etan, txapelketa Boirora bidaiatzen da eta bertan San Miguel Ligako zortzi estropada ospatu egin dira historian zehar. NT2 Hondarribiak hiru bider lortu du garaipena estropada eremu honetan, azkena aurreko urtean. Orio Babyautok ordea, birritan lortu du bandera hau. Hala ere, ez dira talde hauek bakarrak izan Boiron garaipena lortu dutenak, Castrok, Urdaibai Aviak eta Astillerok ere garaipenaren zaporea dastatu dute. 2006ean NT2 Hondarribiak 19'09''09ko denbora markatu zuen, eta momenturarte estropada eremu honetako San Miguel Ligako denbora azkarrena egitea lortu zuen. Diferentziei dagokionez, 2005ean Astillerok 0''64rengatik ezin izan zuen garaipena lortu NT2 Hondarribiaren onurarentzat. Kontrako eran, lehen bi sailkatuen arteko distantzia handiena 2004ean izan zen, Urdaibai Aviak 9''64 segundu atera zizkion NT2 Hondarribiari.

Bandeira Concello de Boiroko estropada eremuak hiru mila nautikoko distantzia izango du, lau luze eta hiru ziaboga emanez. Balizak Cabo da Cruzeko portuaren parean kokatuta egongo dira eta txandak aurreko eguneko XXXIV. Bandeira Concello Moaña - VI. GP Fandicostaren sailkapenaren arabera izango da.

Itzuli