Albisteak 2011

LEHIAKETA

07 Uzt 2011

GALIZIAK PUNTA-PUNTAN JARRIKO DU ARRAUNA ASTEBURUAN JOKATUKO DIREN BI ESTROPADEKIN:II BANDEIRA MAR DE MOAÑA ETA OPIRATA.COM BANDERA

GALIZIAK PUNTA-PUNTAN JARRIKO DU ARRAUNA ASTEBURUAN JOKATUKO DIREN BI ESTROPADEKIN:II BANDEIRA MAR DE MOAÑA ETA OPIRATA.COM BANDERA

Moañako uretan egingo dute arraun San Miguel Liga-Mapfre Koroako 12 klubek

Moaña, 2011ko uztailaren 7a.- Galiziak punta-puntan jarriko du asteburu honetan San Miguel Liga-Mapfre Koroa arraun lehiaketa. Moañako uretan jokatuko dira asteburuko bi estropadak, Pontevedran, eta klub guztiak Mapfre Koroa lortzeko aurrerapauso txiki bat ematen ahaleginduko dira. Koroa sari preziatua delako, estropada bakoitzak saritan banatuko dituen 22.500 euroak bezalaxe.

Larunbatean II BANDEIRA MAR DE MOAÑA jokatuko da, 18:00an hasita, eta estropada zuzenean ikusi ahal izango da TVG, ETB eta ETB SAT telebista kateen bitartez. Gaur eguerdian egin da bi estropaden aurkezpen ekitaldia, Moañako udaletxean. Hara bertaratu dira Moañako alkatea, Jose Fervenza Costas jauna, Tiran Arraun elkarteko presidentea, Angel Costas jauna, Fandicostako Jacobo Morgado jauna, Moañako Kirol Zinegotzia, Jorge Santomé jauna eta ACT elkarteko gerentea, Iñaki Mikeo jauna.

Ontziek 5.556 metro, hiru itsas miliako tartea osatu beharko dute: lau luze eta hiru ziaboga. Larunbateko estropadan, txanden osaketa San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera erabakiko da. Galiziako hitzordua aski berezia da Tirango kideentzat. Galiziarrek euren zaleen epelean egingo dute arraun, eta pasa den denboraldian milaren batzugatik galdu zuten bandera berreskuratzen saiatuko dira. San Miguel Ligan lortuko luketen lehen garaipena litzateke.

Igandean BANDERA OPIRATA-k hartuko du lekukoa. Estropada eguerdian hasiko da, 12:00an, eta txandak bezperan igandeko estropada eremu berean jokatutako estropadak utzitako sailkapenaren arabera erabakiko dira.

Informazio gehiago www.ligasanmiguel.com web gunean.

Itzuli