ACT TV 2017

BEREZIAK

10 Eka 2017

Galaz jantzi da arrauna

Galaz jantzi da arrauna

Emozioz eta giro onez beteriko Eusko Label Ligaren Gala ospatu du gaur arratsaldean Kursaalak

600 gonbidatuk baina gehiagok gozatu ahal izan dute arratsalde honetan arraunaren festaren beste edizio batez, non egun batez, arraunlariek estropu eta platanitoak alde batera utzi dituzten lehengo urteko errekonozimenduak saritzeko eta CaixaBank Koroarekiko beste lehia bati ongietorria emateko. Kursaal Batzar Jauregiak Euskalduna Jauregiaren lekukoa hartu du aurten Eusko Label Ligaren Gala jasotzeko, zein gainera ospatzen den lehenengoa den marka euskaldunak txapelketaren izenaren hardura hartu zuenetik. Ekitaldia hasi aurretik Bamboo taldeko kideek, CaixaBank Koroaren sortze prozesua, eta arraunlari batek sari hau jasotzeko igaro behar duen bidea antzeztu dute, dantza taldeko kide bakoitzak Elkarteko bazkideen kamixetak gainean zituztelarik garaikurra zerura altxatu dute, Kursaalera gerturatu diren guztien begiradapean.

Sandra Sabatés, Intermedioko aurkezlea, eta Iñigo Asensio, Eusko Label Ligaren ahotsa, izan dira emozioz beteriko ekitaldi hau zuzentzearen harduradunak, non besteak beste, klubek joan den urtean lorturiko merituak saritu diren. Hondarribia izan da arratsalde honetan sari gehien lortu dituen taldea. ‘Ama Guadalupekoa’ berriz ere denboraldiko traineru azkarrena izan zen, Astilleroko Banderan 4,81 m/s-ko abiadura lortuz, eta Mikel Orbañanosek zuzenduriko traineruaren zaleturik ezagunenetako den Julen Aguinagalde, momentuko eskubaloi jokalaririk onenetako baten eskutik jaso dute saria. Bestalde, Zale Hoberenen Arrauna ere jaso du Hondarribiak Maria Ulibarri, Mahou – San Migueleko Product Managerraren eskutik. Sari hau garagardogileak eman du eta balorea eman dio joan den urtean Portugaleten lehiaturiko azken jardunaldiaren ondoren, Eusko Label Liga ez irabaztearen pena alde batera utzi eta txarangarekin batera udalerriko kaleak alaitzen ibili izana.

Abel Barriola, profesional arlotik agurtu berriden historiako pelotaririk onenetako bat izan da Kirol Merituaren Arrauna Portugalete San Nikolas Arraun Taldeari eskaintzeko harduraduna. Esan beharra dago, Portugaletek aurten bere mendeurrena ospatzen duela. Bere aldetik, Cabok, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearen eskutik, Harrobi Onenaren saria jaso du, lehengo urtean 199 harrobiko kirolariren izen emate bildu ondoren.

Eusko Label Ligako entrenatzaile guztiek parte hartu duten bozketa baten ondoren, 12 prestatzaileetatik 8k Jon Salsamendiri puntuaketa altuena eman diote, era honetan puntuen errekorra hautsi eta Entrenatzaile Onenaren saria bereganatuz.Espainiako Arraun Federakuntzako Presidente den Luis Miguel Oliver izan da estropada antolakuntza onenaren saria banatzeko harduraduna eta errekonozimendua, klub guztiek, aho batez, Andaluziako Arraun Federakuntzari eman diote, Sevillan ospaturiko Euskadi Basque Country Banderaren antolakuntzan egindako lanagatik. FAR-eko Javier Cáceresek jaso du sari hau. Endika Pérez eta Unai Oliden, San Juan Sumelec-eko patroiek jaso dute Itziar Egaña, Donostialdeko CaixaBank-en Negozio Zuzendariaren eskutik, lehengo urteko patroi onenen saria. Eusko Label Ligaren Galak abagunea eduki du ere jada gure artean ez daudenak gogoratzeko, eta Borja Rodrigo, ACTko presidenteak Arraun Berezia eskeini diola, hilondoko omenaldi bezela Emilio Lakari, arrauna bere alarguna den Eguzkiñe Agirrek jaso duelarik. Bai klubetako presidenteek, eta baita Borja Rodrigok ere, Pedro Andueza ACTko presidente ohia omendu nahi izan dute gaueko azken saria emanez, urte hauetan Elkartearen buruan egin duen lana eskertzeko. Sari banaketa amaitzeko Euskotren Garaikurra eta CaixaBank Koroaren errepliken ematearekin amaitu da, San Juan Iberdrola eta Urdaibai Aviari, hurrenez hurren. Esan beharra dago bai gipuzkoarrak eta bizkaitarrak euren berezko garaikurra beraientzak geratu dutela.

Behin 2016ko denboraldiari emaiera eman ondoren, 2017ko Eusko Label Liga – CaixaBank Koroari ongietorria eman zaio, zein hiru aste barru hasiko den, zehazki Bilboko uretan datorren uztailaren 1ean. Ekitaldian zehar Gaxpar Guembre, Gipuzkoako CaixaBank-en Erakunde Zuzendaria; Maria Ulibarri, Mahou – San Miguelen Product Managerra; eta Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuaren mintzaldiak entzuteko abagunea izan da. Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia komikoen ustekabeko sartzeak gau-ekitaldiari puntu xelebrea jarri dio, eta Kursaalean zeuden gonbidatu guztien ahotan irribarre bat eragin du. Behin ekitaldia amaitu denean Zurriola Terrazan, Eusko Label produktuez eta San Miguel garagardoz osaturiko gosagarri bat eskaini da gonbidatuentzat.
 

Itzuli