Albisteak 2015
BEREZIAK
18 Mai 2015
Forma fisikoaren gaineko kontrola
Arraun taldeen eguneroko lanerako erresistentzia proba hauek daukaten garrantziarengatik galdetu diogu Rafa González de Txabarri, San Pedro Ecolmareko prestatzaile fisikoari
Taldeek uretan egiten dituzten entrenamenduak ergometroko gimnasiko makinaketan egindako lanarekin uztartzen dute. Entrenamendu hauek alde batera utzita, noizean behin arraunlariek euren egoera fisikoaren aspektu desberdinak neurtzeko probak egiten dituzte, hala nola malgutasuna, indarra, erresistentzia... Proba hauek 4, 5 edo 6 astero errepikatzen dira, taldeak markatu dituen zikloak kontuan hartuta, eta arraunlariek uretan, trainera barnean, egiten duten lanarekin bateragarri dira. Gaurkoan dakarkigun proba hau arraunlarien erresistentzia kapazitateaneurtzeko baliagarriak dira. Proba hauen helburuak aurreko zikloan markaturiko helburuak lortu diren ala ez jakitea eta hurrengo zikloetarako entrenamenduak prestatzeko informazioa lortzea dira.
Arraunlariak egometroan lantzen dituzte proba hauek, errendimendua progresiboki handituz. Erresistentzia proba hauetan lactato izeneko sustantzia bat sartzen da jokoan, eta muskulaturan agertzen da hau nekatzen denean. Intentsitate maila bakoitza amaitzen denean, arraunlarien belarritik ateratzen den odol tanta bat aztertu eta bertan dagoen lactato maila aztertzen da. Proba hauetan lortzen den informazioa oso baliagarri izaten da entrenatzaileentzat, momentu oro bere arraunlarien esfortzu maila, bihotzaren kapazidadea eta errekuperazioaren inguruan informazio objetiboa daukalako, eta hauek garrantzitsuak direlako arraunlari bat traineruan sartzeko edo ez.