ACT TV 2017

BEREZIAK

09 Abu 2017

Festaz beteriko arratsaldea Hondarribian

Festaz beteriko arratsaldea Hondarribian

Berdez tintatuko da larunbatean udalerri gipuzkoarra CaixaBank Koroaren lehiako jardunaldi berri bat jasotzeko

Eusko Label Ligan urtero izan den hitzordu baten txanda iritsiko da datorren larunbata, abuztuak 12an. 18.00etatik aurrera Hondarribiko XXX. Bandera – GP Mapfre jasoko du udalerri gipuzkoarrak. Egutegiko hamaikagarren jardunaldi honen txanden eraketa CaixaBank Koroaren lehiako sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan izango dira Astillero, Ares, San Pedro eta Cabo; bigarrenean aldiz, Ondarroa Cikautxo, San Juan Sumelec, Tirán Pereira eta Zierbena Bahías de Bizkaia arituko dira; eta azkeneko txandan Kaiku Producha, Orio Babyauto, Hondrribia eta Urdaibai Avia izango dira arraunean.

Gaur goizean ospatu da Hondarribiako XXX. Bandera – GP Mapfreren aurkezpen saioa udalerri udaletxe hondarribiarrean. Bertan izan dira Juan Mari Altuna, Hondarribiako alkateordea; Joxemi Elduayen, Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea; eta Javier Lopetegui, Mapfre-ren Gipuzkoako Zuzendari Komertziala.

Kontsultatu Hondarribiako XXX. Bandera - GP Mapfre-ren dossier-a

Itzuli