Albisteak 2015

BEREZIAK

17 Eka 2015

"Faborito argirik gabe San Miguel Ligan"

"Faborito argirik gabe San Miguel Ligan"

San Miguel Ligaren berri ematen duten kazetariek denboraldi berriaen inguruan daukaten sentipemna eman digute

Traineruak Mediterraneoko uretan nabigatzen hasteko oso denbora gutxi falta denean, arraunlariak euren prestakuntzarekin amaituz doaz. Uretan pasatzen den guztia zaletuen etxeetara telebista, irrati, egunkari eta internet bidez gerturatzen duten kazetariak ere denboraldi berrirako prestatzen ari dira. Honela, San Miguel Liga jarraitzen duten kazetariei denboraldi berrirako iragarpena eskatu diegu. Onda Vasca-ko Imanol Arruti, El Diario Vasco-ko Oskar Ortiz de Guinea, Euskadi Irratiko Manu Maritxalar, eta Ser Irratiko Roberto Ramajorekin hitz egin dugu, eta hau da 2015eko San Miguel Ligaren inguruan esan digutena.

Imanol Arruti denboraldi berria hasteko gogoz ikusten da, eta “hasierako ziurgabetasunak ilusioa” ematen diola dio. Donostiako kazetari gazteak San Pedro Ecolmare nabarmentzen du aurredenboraldiko ustekabeko bezala, baina gogorarazten du sentipen hori denboraldia hastean “berretsi” beharko dela. Bere aldetik, Oskar Ortiz de Guineak aurreko denboraldiaren txapelketa berdintsu bat espero du, baina dena oso alde guztietatik oso berdindua egongo denaren desberdintasunarekin eta “edozein ustekabek” talde bat sailkapenaren “beheko aldera” erortzea ekar dezakela dio. El Diario Vasco-ko kazetariak nabarmentzen du denboraldia “hegoaldean” hasteak beste pizgarri bat emango diola txapelketari.

Manu Maritxalarren ustetan, klub desberdinen indarrak asko berdindu dira azken urteetan eta lehenengoen atzetik dagoen “talde jarraitzailea oso oso gertu” egongo dela dio. Honekin, Euskadi Irratiko kazetariak begi honekin ikusten du San Miguel Liga maila berdintsu batera joatea, eta azkeneko jardunaldietararte ez dela ezer erabakiko uste du. Azkenik, Roberto Ramajok “ziurgabetasun askoko” denboraldi baten aurrean gaudela dio, eta honek “ezusteko asko” eman ditzakela uste du. Azken baten, inor ez da ausartzen faborito argi bat izendatzen, denek 2015eko San Miguel Liga oso lehiatua ikusten baitute. 

Itzuli