Albisteak 2015

ELKARTEA

03 Eka 2015

Ezohiko epea LGTko taldeentzat

Ezohiko epea LGTko taldeentzat

ACTk bost eguneko ezohiko epea eman die LGTko klubei San Miguel Ligarako playoffetan izen emateko

Joan den astelehenean, San Miguel Ligara igotzeko playoffetarako izen eman zuten taldeen izenak ezagutarazi ostean, LGTko bazkideek euren Elkartearengana jo zuten ez zegoela hautagai galiziarrik. Hauek, playoffetarako izen emateko epearen inguruan LGTrengatik ez zutela inolako informaziorik jaso argudiatzen zuten.

Behin LGTak jarritako errekurtsoaren ondoren, ACTk informazio hori, beti bezala, ARC eta LGTri era egokian bidali zuela egiaztatu zuen. Honen onguruan esan beharra dago, galiziar txapelketaren zuzendaritza aldaketaren ondoren ACTa LGTrekin harremanetan jartzeko helbide berrien inguruan ez zela berririk eman.

Beraz, eta kontuan harturik playoffetan parte har dezaketen hautagagaien babesgabetasuna, ACTk ezin ditu klub hauek zigortu hirugarren baten akatsarengatik. Gainera, akats hau ez zuzentzeak txapelketari kalte egingo liokela uste da. Honela, ACTko Zuzendaritza Batzordeak bost eguneko epe bat adostu du LGTko klub galiziarrek ACTri datorren irailaren 19 eta 20ean jokatuko diren playoffetan parte hartu nahi duten ala ez adierazi dezaten.

Itzuli