ACT TV 2017

BEREZIAK

11 Uzt 2017

Ezagutzen ditugu jada Euskotren Ligako txapeldungaiak!

Ezagutzen ditugu jada Euskotren Ligako txapeldungaiak!

San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto eta Arraun Lagunak Donostia izango dira aurtengo Euskotren Garaikurra lehiatuko duten lau taldea

Sarrerako playoff-aren bi jardunaldiak jokoan jarri ondoren, udaran zehar Euskotren Ligako txandan lehiatuko diren lau taldeen izenak ezagutzen ditugu jada. San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto eta Arraun Lagunak Donostia dira Eusko Label Ligako traineruekin batera Santander, Pasaia, Getxo, Zierbena eta Zarautz bezalako estropada eremuetan arraunean ibiliko diren klubak.

Lau txapeldungaientzako hurrengo hitzorduak datorren uztailaren 22 eta 23an izango dira, Santanderreko II Bandera CaixaBank eta Pasaiako Badian jokoan jarriko den Bandera Diputación de Gipuzkoa-rekin.

Itzuli