ACT TV 2017

BEREZIAK

04 Uzt 2017

Euskotren Ligaz eztabaidatuz!

Euskotren Ligaz eztabaidatuz!

Arraunaren munduko egunerokotasuna lantzen duten kazetariek emakumezkoen denboraldi berri hau aztertzen dute

Asteburu honetan 2017ko Euskotren Ligari hasiera emango zaio, Eusko Label Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiekin bat eginik. Bertan, 10 parte-hartzaileak, udaran zehar Euskotren Garaikurragatik lehiatzeko lau postuetako bat lortzen saiatuko dira. Larunbatean V. Orio Kanpina Bandera jokatuko da Oria ibaian eta igandean, lehia Donostian izango da 12.00etan, VI. Euskotren Banderarekin. Gizonezkoen txapelketaren pronostikoa egin zuten kazetariek euren ikuspuntua eman digute ere Euskotren Ligaren inguruan. Hauek izan dira Alfonso Herrán (Diario AS), Imanol Arruti (Onda Vasca), Jokin V. de Lecea (Deia) y Oskar Ortiz de Guinea (El Diario Vasco).

Arrutik “aldaketa gutxi” ikusten ditu aurtengo txapelktetan, lehengo urtekoarekin alderatuta, eta Hibaika Jamones Ancín ikusten du San Juan Iberdrolari lehia mantentzeko gai. Jokin V. de Lecea-k aldiz, errenteriarrei oraindik“puntutxo bat falta” zaiela uste du, euren maila hoberenera iristeko. Herrán-ek ‘Batelerengatik’ egiten du apostua Euskotren Garaikurra irabazteko. Azkenik, Ortiz de Guineak uste du laugarren postuko lehia “dibertigarria izango” dela, hautagai askorekin postu bakar baterako.
 

Itzuli