Albisteak 2010

LEHIAKETA

06 Ira 2010

Euskotren Ligaren ebazpena

Euskotren Ligaren ebazpena

Galiziako taldeak aurkeztutako inpugnazioaren ondoren Lehiaketa Batzordeak plazaratutako ebazpena

Zarautzen 2010ko abuztuaren 15ean Eusko Tren Ligako azken estropada puntuagarria jokatu ondoren, Galiziako taldeak inpugnazioa aurkeztu zuen, Estropada Kodean jasotako epe barruan. Gipuzkoako taldeak estropada horretan ontziratu zuen arraunlari zerrendaren harira egin zuen inpugnazioa Galiziak, estropada bakoitzean talde bakoitzak "bertakoak" ez diren gehienezko arraunlari kopuruaren erabileraren inguruan, hain zuzen ere.

Eusko Tren Ligako Arautegiko 15.2 artikuluak dioenaren arabera, ontzi bateko arraunlari zerrendan "bertakoak" ez diren hiru arraunlarik parte har dezakete, gehienez. "Bertakoak" ez diren arraunlariak honako hauek lirateke: 2009an eta 2010ean herrialde bateko klubeko arraunlari izan, eta herrialde horretako herriren batean auzotasun administratiboa edo erroldatze agiririk ez dutenak.

ACT elkarteko Lehiaketa Batzordeak egokitzat jo zituen egiaztapenak egin ondoren, Gipuzkoako taldeak "bertakoak" ez diren lau arraunlari ontziratu zituela ondorioztatu du, eta ondorioz, indarrean dagoen lehiaketa arautegia urratu zuela.

Modu horretan, eta arautegian jasotakoaren arabera, ACT elkarteko Lehiaketa Batzordeak honakoa erabaki du, 2010ko irailaren 6an: Zarautzen 2010ko abuztuaren 15ean jokatu zen estropadan Gipuzkoako taldea kanporatzea. Kanporatze horrek ondorio hauek ekarriko lituzke:

- Azken jardunaldi puntuagarriko sailkapena:
1goa: Galizia, 11:18:03 = 4 puntu
2. Bizkaia, 11:55:07 = 3 puntu
3. Kantabria, 12:01:75 = 2 puntu
Gipuzkoa, kanporatua
- Zarauzko Ikurrinako sailkapena:
1goa: Galizia, 23:36:92
2. Bizkaia, 24:36:94
Gipuzkoa, ez sailkatua
Kantabria, ez sailkatua
- 2010ko Eusko Tren Ligako sailkapena:
1goa: Galizia = 29 puntu
2. Gipuzkoa = 24 puntu
3. Bizkaia = 17 puntu
4. Kantabria = 8 puntu

Lehiaketa Arautegian jasotakoaren arabera, Lehiaketa Batzordeak 2010ko irailaren 6an hartutako ebazpenari helegitea jar dakioke ACT elkarteko arbitroari zuzenduta.

Itzuli