Albisteak 2015

LEHIAKETA

11 Mai 2015

Euskotren Ligako tronuaren lehia

Euskotren Ligako tronuaren lehia

Udara honetan San Juan Iberdrolarekin batera zazpi ontzi lehian izango dira 2015eko Euskotren Ligako garaile izateko

Zazpigarren urtez jarraian, Euskotren Liga martxan jarriko da, bere zortzi hitzorduen bitartez, aurtengo udari emozio gehiago emateko. Estropada horietan egoten saiatuko dira Cabo, Donostia Arraun Lagunak, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto, Zarautz-Getaria eta Zumaia Salegi Jatetxea Itziar. Ontzi hauek playoff-aren bitartez lor daitezkeen hiru postuetako bat lortzen saiatuko dira lehengo urteko txapeldun diren San Juan Iberdrolarekin batera lehiatzeko.

Playoff honetako lehen hitzordua, Euskotren Ligarako puntuagarria ere izango dena, uztailaren 11ean izango da Pasaiko Portuan, non IV Euskotren Bandera jokatuko den. Igandean, aldiz, Kontxako badian IV Euskolabel Bandera lehiatuko dute, eta honen ondoren jakingo dira Euskotren Ligako lehiakideen izenak. Ondoren, uztailaren 18 eta 19an txapelketa Orio eta Portugaletera joango da. Hurrengo asteuan, uztailaren 25 eta 26ean Noja eta Getxok jasoko dituzte geldialdiaren aurreko bi jardunaldiak. Ohikoa den bezala, txapelketa Zarautzeko jardunaldi bikoitzarekin amaituko da abuztuaren 15 eta 16ean, non Euskotren Ligaren zazpigarren edizioko txapelduna koroatuko den.

Itzuli