ACT TV 2018

BEREZIAK

16 Eka 2018

Eusko Label Ligan entrenatzen

Eusko Label Ligan entrenatzen

2018ko Eusko Label Ligako entrenatzaileen elkarrizketen saila bere amaierara iritsi da

Azken hilabete hauetan Eusko label Ligako entrenatzaile guztiak gure elkarrizketa sailetik pasa dira bere taldeei bai eta helburuei buruz hitz egiteko. Pixkanaka elkarrizketa hauek argitaratzen joan gara eta orain guztiak gure web orrian eta gure youtube orriko link honetan ikusgai dituzue.

Elkarrizketa sail honi apirilean hasiera eman genion Jon Salsamendirekin, Orio Babyautoko entrenatzailearekin, non ondorengoa zioen "Oriok historian zehar momentu askotan argi utzi du onena dela, baina ez du inoiz ligarik irabazi". Hurrengo astean Iñaki Errastiren elkarrizketa argitaratu genuen, Ondarroa Cikautxoko entrenatzailea. Honek bere helburuei buruz hitz egin zuen “Ondarroaren helburua kategoria mantentzea da. Badakigu lehia handia egongo dela eta ez dela erraza izango, baina gure helbururik nagusiena ACT-en jarraitzea da”. Geroxeago aurten Eusko Label Ligan estreinatuko diren Donostiarraren unea iritsi zen, Igor Makazaga buru delarik. Honek bere erronka handi batez hitz egin zigun “Donostiarrak helburuak baina gehiago, erronka handi bat dauka. Mailaz igotzea urte askotan zehar jarraitu den zerbait izan da, eta behin hori lortuta, gure erronka mailarik ona ematea da”. Aste bat beranduago Joseba Fernandez elkarrizketatu genuen, iazko denboraldiko txapeldunen entrenatzailea. Honek Urdaibai Aviaren helburu nagusia aitortu zuen “titulua defendatzea eta berriz ere CaixaBank Koroa lortzea da gure helburu nagusiena”. Gero Juan Mari Etxaberen hitzak entzun genituen, San Juan Sumelec-eko entrenatzailea. Bere taldeak helburu nagusi bat zuela aitortu zigun “gure helburua ahalik eta goren egotea da baita bigarrengo txandan sartzea ere, baina badakigu salbatzea ere ez dela erraza izango”.Maiatza amaitzear zegoela Aitor Sautu elkarrizketatu genuen, Kaiku Produchako entrenatzailea. Honek, ohikoa den bezala, bere klubaren helburu nagusiari buruz hitz egin zuen “Kaiku Producha tradizio handiko klub bat da eta bigarrengo txandan sartzea liga honetako helbururik nagusienetarikoa izango litzateke”.

Eusko Label Liga honi hasiera emateko atzera kontua aurrera zioan, bai eta gure elkarrizketa saila ere. Caboren txanda iritsi zen eta bere entrenatzaileak, Benigno Silvak, ondorengoa aitortu zuen “gure helburua bigarrengo txandan borrokatzea da, eta bertan egon behar dugu, larritasunik pasatu gabe nahiz eta egun batzuetan zorteak bere garrantzia eduki”. Bi egun beranduago Mikel Arosteguiren bideoa argitaratu genuen, San Pedroko entrenatzailearena. Honek bere taldeari buruz hitz egin zuen ondorengoa aitortuz “helbururik nagusiena beti berdina da, Eusko Label Ligatik ez jaistea eta estropadetan disfrutatzea”. Ekainari hasiera modu ezin-hobe batean eman genion, Benjamin Vazquezen elkarrizketarekin, Tirán Pereirako entrenatzailea. Honek bere helburuei buruz hitz egin zuen “badakigu denboraldia ez dela erraza izango, iazko urtearekiko jende asko galdu dugu , baina kategoria ez galtzea da nire helburua”. Gero Galiziatik Bizkaira joan ginen Juan Zunzuneguiren elkarrizketarekin, Zierbena Bahía de Bizkaiako entrenatzailearekin. Honek bere helburu nagusia argi eta garbi azaldu zuen “irabazi, ahal dugun guztia”. Ondoren, astea ondo hasteko beste bideo bat ekarri genuen, Iker Zabalari eginiko elkarrizketarena. Santurtzi Iberdrolako entrenatzaileak erronka gogor bat du denboraldi honetan, izan ere lehenengo aldiz Eusko label Ligan estreinatuko dira. ‘Itsasoko Amako’ entrenatzaileak bere taldeari egunero aipatzen dion zerbait esan zigun “askotan esaten diet talde ausarta eta lotsagabea izan behar dutela, baina beti ere umiltasuna galdu gabe, aurtengo lehiakideak iazkoak baina gogorragoak baitira”. Amaitzeko, iazko ostegunean Mikel Orbañanosen elkarrizketa argitaratu genuen, GO fit Hondarribiako entrenatzailea. Honek bere helburua “liga hasiera on bat egitea, lehia bizian mantentzea eta batez ere ohorezko txandatik ez jaistea” dela aitortu zuen.

Elkarrizketa sail honek traineru bakoitza barrutik ezagutzen lagundu digu, bai eta denboraldi honetako punturik garrantzitsuenak. Bideo hauetako bat galdu izanez gero, lasai egon, link honetan dituzu eta denak ikusgai.

Itzuli