ACT TV

BEREZIAK

08 Abu 2019

Eusko Label Liga Hondarribira iritsi da

Eusko Label Liga Hondarribira iritsi da

Arraunaren gorengo txapelketa Bidasoako udalerrian izango da, beste urtebetez Hondarribiko XXXII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia eta II. Mapfre Bandera lehiatzeko

Eusko Label Liga Hondarribian lehorretaratuko da igandean goizeko 11:40etatik aurrera, eta bertam XXXII. Hondarribiko Bandera - Mapfre Sari Nagusia eta II. Mapfre Bandera jarriko dira jokoan.

Hondarribiakoa ACTren sorreratik (2003) urtero jokatzen den estropada da, eta beraz, arraunaren gorengo mailako estropada klasikoetako bat bihurtu da. Estropada ohiko formatuan jokatuko da, eta beraz, emakumeek bi luze eta ziaboga bakarra egin beharko dituzte, eta gizonek, berriz, lau luze eta hiru ziaboga. Eusko Label Ligako txandak larunbatean jokatu den Ondarroako emaitzen arabera osatuko dira. Gizonen estropadaren aurretik Euskotren Ligako II. Mapfre Bandera jarriko da jokoan. 

Gaur goizean aurkeztu dituzte bi banderan Hondarribiako udaletxean, eta aurkezpen ekitaldian Juan Mari Altuna Hondarribiko lehen alkateordea, Miguel Aguado Mapfreko Gipuzkoako Merkataritza Zuzendaria eta Joxemi Elduayen GO fit Hondarribiko presidentea izan dira.

Itzuli